inprimatu
Misionestak Hazparnen oihu dolhamenez
Izenburua:
Misionestak Hazparnen oihu dolhamenez
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
786.zk.
Orrialdea:
2

Misionestak Hazparnen oihu dolhamenez

 

 1

 

 Misionestak Hazparnen oihu dolhamenez,

 Nehor gure artean eririk badenetz;

 Hurbil gaiten guziak laster bihotz onez,

 Sendaturen gaituzte absoluzionez.

 

 2

 

 Deyheralde misiones beharren hazlea,

 Hunen parabolari ez daite enhea;

 Bera ere baitugu herriko semea,

 Makhur liteke horren hemendik urtea.

 

 3

 

 Iriart, zer suieta bere kadiratik,

 Borthizki ari zauku guri predikutik;

 Nahi gaitu beiratu guziak galtzetik,

 Iduri mintzo dela ifernu zolatik.

 

 4

 

 Nolutz aiphatu gabe oi murde Cotiar,

 Harek ere egin du anhitz Jainkotiar;

 Arbolariak harekin ez zitaken eihar,

 Ez ginduke hemendik hori utzi behar.


inprimatu