inprimatu
1967 urteko estropak, altxa gora biyotzak
Izenburua:
1967 urteko estropak, altxa gora biyotzak
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
193.zk.
Orrialdea:
6-7

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


1967 urteko estropak, altxa gora biyotzak

 

Aldave, Joaquin

 

 1

 

 Zenbat urteetan ikusi dira

 estropak ez otz ta ez bero!

 Etorri bere urte garaya

 ta ezer askorik ez gero.

 Jokua abek giro gaberik

 galduko dira ziaro.

 Ill ez ditetzen, azkar mugitu,

 ta eman eskua abudo.

 

 2

 

 Etortzen zanian beren sasoya

 urtero Agorre illekua,

 jokatzen ziran nola edo ala

 emanaz pasa modua.

 Etzuten tinko zimendurikan;

 falta zuten txingar sua.

 Etzan entzuten len zan bezela

 ainbeste oiu ta orrua.

 

 3

 

 Piperra, gatza, shalsha ta kia,

 nunbait Orio eskuetan.

 Zergatik ene! urtero-urtero

 etzaude zu estropetan?

 Altxa zaite, ba, erri indartsua;

 jartzazu eskua arraunetan.

 Jartzazu berriz Euskal Erriya

 irakiten su garretan.

 

 4

 

 Aurten zerbaitek zulatu zaitu

 "guazemak" rau! esateko.

 Egiņ da modua gazte bikaiņak

 nunbaitetik osatzeko.

 Utzi arrantzaliai dauden uretan

 atun kostera biltzeko.

 Zuek gabetanik moldatzen gera.

 Ez gaude atzea egiteko.

 

 5

 

 Txistu dirala iduritzen zait

 lengo denbor arrigarrik.

 Emengo girua goi mallan dago;

 erriya dago-zut-zutik.

 Erri t'arrotzak begira daude.

 Ez dago emen gezurrarik.

 Ez degu ikusi aspaldi ontan

 aurten aņa ikararik.

 

 6

 

 Laxter, igandian ikusiko da

 noraņo gauden gu siur.

 Sukarra aundi au ikusirikan

 ez nago iņola ni bildur.

 Etzait iduitzen ametslariya

 naizela, itzontzi ta ez gezur.

 Igande arte; adixkidiak.

 Bitartian danori, agur.

 

 7

 

 Ollarrak oker kantatu Orio'ri;

 suerte txarra asieratik.

 Bigarren txandan jokatu biarra

 gertatu zayo. Urraturik

 ikusten ditu bere ustiak,

 ta eziņ egiņ ametsarik.

 Erlojuen kontra jokatu biarko

 etsai aundiya gaberik.

 

 8

 

 Orretan bertan dago desgustua,

 etsaik eza albuan.

 Gauza su errazki ikusten degu

 ta esan liteke itxuan.

 Diabrukeriya sortu zayote

 ta daukate inguruan.

 Gauzak orrela ez daude estropak

 beren edertasunian.

 

 9

 

 Gertatu bazan jokatu biarra

 IRU AUNDIK elkarrekiņ,

 emango zitun Orio'k, bai, lanak.

 Zeiņek berari eragiņ?

 Orregatikan aurten estropak

 badute akatsa berekiņ.

 Jaungoikuak aurka izan dituzte,

 diyoz biyotz negarrakiņ.

 

 10

 

 Bigarren txandan jokatu biarrak

 tristura aundiz bete gaitu.

 Itxu itxuan jokatze orrek

 ez biar aundiyak baditu.

 Zer ari diran ezdakitela,

 zeri ta nola begitu?

 Ilusio, nayak erori ziran

 eta ziran lurperatu.

 

 11

 

 Igande goizian egualdi ona;

 itsasua oso bare.

 Mundu guztiya pozetan lertzen

 Donostira'ko du bide.

 Zeiņek geigo ta zeiņek gutxigo,

 iņor ez dirurik gabe.

 Asko jokatzen duten askorek

 dute egiz beren kalte.

 

 12

 

 Lenengo txandan Ondarrabiya,

 Pasai San Juan ta Lasarte,

 irurok zeiņ baņo zeiņ obiak,

 eznola naiko irukote!

 Atorre berde, roxa, gorriyak

 nun dabiltzan badakite.

 Gaztetasun ta osasunaren

 ispillu ederra zarate.

 

 13

 

 Uraxe izan zan burruka aldiya

 mundu guztiyen gustokua.

 Ondarrabiyak zigun ederki

 bere almena agertua.

 Lasarte gero, aidoso beti

 bigarrena gelditua.

 Ta Orlo zan trugarrena

 bere balizan sartua.

 

 14

 

 Bigarren txandai jo dio orduak.

 Orio'k ditunak eman biar.

 Atera ez ezik bide guztiyen

 ibilli zan ariņ t'azkar.

 Baņan itxuan, erlojuen kontra,

 kezkati, larri ta dar-dar.

 Arraunketa du zoragarriya,

 leen zun bezela, gaur, biyar.

 

 15

 

 Lenengo igandez ontan epaya:

 Lenbizikua Ondarribi.

 Bigarren degu Lasarte'kua,

 ta irugarrena Orio'ri.

 Utskeri batez irauzi diyo

 bigarrenak erri oni.

 Ta dana dala, urrengo igandian,

 jarri begik burrukari.

 

 16

 

 Izugarriya izango dala

 nabaitzen degu guk garbi.

 Ez da ilusio, txorakeririk.

 Zin izango da lenbizi?

 Zeiņek irauziko du Bandera?

 Zeiņek jakiņ lezake ori?

 Bitartian degu egon aziņa.

 Dar-dar batian eta larri.

 

 17

 

 Igande ontan izanak dira

 azken burruka ikustera

 erri t'arrotza eziņ kontsala.

 Alakua zan gertaera!

 Ipar aizia bazan pusko bat

 t'arrotzen zun asko ura.

 Eguzki garbi nagusi zegon.

 Zoragarriya zan ura.

 

 18

 

 Gaurko estropen mami guztiya

 Iru Aundiyetan zegon.

 Ondarrabiya eta Lasarte;

 irugarrena Orio'n.

 Irurak zeiņ baņo zeiņ obiak.

 Ikustekok gaude gauz on.

 Eta arraunketak biarko du izan

 izerditsu eta sakon.

 

 19

 

 Irurok batsu atera ziran

 izugarri txanparekiņ,

 eta bidiari jarraitzen diote

 itsasita elkarrekiņ.

 Balizarako bitarte ontan

 zeiņ dan aurrena eziņ jakiņ.

 Zerbait orduan nabarmendu zan.

 Ez ginan lasai t'atsegiņ.

 

 20

 

 Lasarte aurrena, bigarren Orio

 ta irugarrena Ondarrabik.

 Ikusia dago Ondarrabi'ri

 ez dala kenduko dionik.

 Gaur ere laxter jarri zitzaigun

 beste biyoren burutik.

 Bukatu zigun bere bidia

 aunditasunez beterik.

 

 21

 

 Irabaztia izango zala

 bagenekigun aurretik.

 Gaurko burrukan etzayo Orio

 ibilli oso urrutitik.

 Lasarte baņon denbor gutxigon

 zabiltz, Orio, bidetik.

 Segi orrela, ta izango ituzu

 zorionak gure partetik.

 

 22

 

 Orixe nai zun agertu Oriok

 lenguan egiņ eziņ zuna.

 Ori orrela gertatu biarra

 bazan, bai, naikua pena.

 Orregatikan arantza atera

 t'artu ta dago atsedena.

 Oso trankilo gelditua dago.

 Egiņ digu paper ona.

 

 23

 

 Artzazu maitez, Ondarrabiya,

 Orio'tarren besorkada.

 Ikusi degu danon gaņetik

 zure nagusi egakada.

 Eskutan dezun bitarte guztin

 euki zorion betekada.

 Urrengo urtiak, ze ekar lezake?

 Zorion aundigua, biar bada.

 

 24

 

 Berrizkatu dan giru oneri,

 arren, gu danok lagundu.

 Lagundu diru eta indarrez.

 Bide guztiyak lagundu.

 Ez ditetzela eritu berriz;

 ez ditetzela moteldu.

 Euskal Erriyan estropen alde

 indar berriyak txertatu.

 


inprimatu