inprimatu
Milla ta beatzi eun ogei t'amabian
Izenburua:
Milla ta beatzi eun ogei t'amabian
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
51.zk.
Orrialdea:
307-308

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Milla ta beatzi eun ogei t'amabian

 

 

 1

 

 Milla ta beatzi eun ogei t'amabian

 bertso batzuek abestu nai ditut pakian

 Jaungoikuak laguntzen diran bitartian

 zerbait esan nai nuke gizonen artian

 ez det uste danikan iņoren kaltian.

 

 2

 

 Sinismen otzekuak batzubek bagaude,

 lastima da uztia ezer esan gabe,

 Jaungoikua badala dudarikan gabe

 prueba izugarriak ludi ontan daude,

 ikusiko ditugu iņora juan gabe.

 

 3

 

 Eguzki ta illargi izar da bestiak

 luditarrak egiņak oriek ez dia,

 baztar guztiak daude mirariz betiak,

 ez giņake biziko oyek ez balia,

 Jaungoikuak guretzat egiņak baitia.

 

 4

 

 Itxaso zabal eta lur zelai ederrak,

 mendi galantak eta zugaiz ta belarrak,

 lur azpian daukagu urre ta zillarrak,

 burni, kobre ta ikatz, beste mineralak,

 oyek egin zituben gure Jabe danak.

 

 5

 

 Itxaso, ibai ta errekan diraden arrayak,

 gizona mantentzeko gauza egokiak,

 legatz eta bixigu, txipiroi ta amorraiak,

 gure urdallarentzat Ąai zer janariak!

 Jaungoikuak egiņak dirade guztiak.

 

 6

 

 Abere mota pranko badauka ludiak,

 bei bikain, zaldi eder, auntz eta ardiak,

 ezin konta litezke diraden pistiak,

 gizonaren mendian daude guztiak,

 ala naidubelako Jaungoiko aundiak.

 

 7

 

 Gizona egin zuben graziz apaindua

 andre bat eman ziyon bere mendekua;

 biyaldi esan zien:-Ni naiz Jaungoikua.

 egin biar dezute agindutakua,

 eramanez bizitza maitasunezkua.

 

 8

 

 Izenez deitu zien Adan eta Eba,

 Paradiso ederran or ain zubena da,

 ez da ezerre falta, txit leku ona da,

 egiten badezute agintzen dedana,

 betiko bizitz ona zuben eskuban da.

 

 9

 

 Ara emen arbol bat sagarrez betia,

 galerazten dizutet ortikan jatia

 etorriko litzake zuentzat kaltia,

 gaitzak eta negarrak gaņera iltzia;

 gogorra izango da ori gertatzia.

 

 10

 

 Alaz guztiaz ere jari zuten sagarra,

 bertatik egin ziken Jaunak diadarra:

 -Emendik daukazute aldegin biarra,

 kopeta izarditubaz lan egin biarra,

 laister dira zuen gain gaitza ta negarra

 

 11

 

 Geroztikan bizi da negarrez gizona,

 egin etzubelako Jaunaren esana,

 artu dezagun bada bire bat zuzena,

 gure Jesus maitiak ipiņi zubena;

 irabaziko degu galdu gendubena.

 

 12

 

 Trinko daguen lurra guk arrotzen degun

 nai degun azi motak ipintzen ditugu,

 landare kementsubak azitzen zaizkigu,

 gero alez beteta guretzat ditugu;

 mirari bat ederra ara nun daukagun.

 

 13

 

 Azirikan ez balitz, landarerikan ez,

 aziyoi ezta sortu gizonen indarrez,

 baizikan datorkigu jaungoikuaren legez,

 arren mendian gaude naibadegu edo ez,

 ori tontua ez danak ikusten du errez.

 

 14

 

 Baita misteriyo bat badegu aundiya,

 Jesus zeruetatik gu gana etorriya,

 mirariyak egiņaz erakusteen egiya,

 oit'amairu urtian emen ibiliya,

 gu salbatziagatik gurutzian illa.

 

 l5

 

 Zerura abieran au da esan zubena:

 -Luditikan banua Ni Aitarengana

 laister etorriko naiz ostera zubena,

 Ni aitortzen naubena aukeratutzera

 eta gaņerakuak kastigatutzera.

 

 16

 

 Sinisten eztubenak beretzat kaltian

 artuko ezdalako zeruko atian,

 emen ibiltzen dana beti illunpian

 argirikan ez dauka bestera juatian,

 orduban sartuko da txit leku tristian.

 

 17

 

 Baldin gelditzen bada zerutik kanpuan

 ludiyontatik garbi ezdalako juan,

 atzekabe aundiyak daduzka buruban,

 negarra besterikan ez du inguruban,

 bizi modu tristia dago infernuban.

 

 18

 

 Sinista zagun bada dudarikan gabe

 Jaungoikua degula ludi onen jabe,

 bera agurtutzia biartubak gaude,

 baldin adimenetik zintzuak bagaude,

 gelditu ezgaitezen zerura juan gabe.

 


inprimatu