inprimatu
Mendik ditu bere ingurun
Izenburua:
Mendik ditu bere ingurun
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
781.zk.
Orrialdea:
[10]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mendik ditu bere ingurun

 

Aldave, Joaquin

 

 Bazaudete nunbaiten

 Bera'ko mendiyak.

 Nunbait Bidaso ibaya,

 t'errek ur garbiyak.

 

 Ainbat etxe ikusgarri

 ditu karriketan.

 ¡Zenbat baserri abetsa

 bazter zabaletan!

 

 Orio nagon erriko

 exkiñtsu batetik,

 Larun mendiya errazki

 ikusten dakit nik.

 

 Bere magalian Bera

 zabalduta dago.

 An ni egun batian

 nintzan onez jayo.

 

 Zuk, Jauna, nai izan zendun

 orrela izatia;

 gaztetasun urtiak

 antxen iraultzia.

 

 Ez ta olako pozik

 ura zana bañan;

 gurasu santu artien

 t'anai arten zorion.

 

 Erriko beste ederrez,

 San Estebanetan,

 Besta Berri t'Egurriz

 negon zeruetan.

 

 Iñautiriyak ere

 beren zerbait zuten.

 Mairu izugarriyak

 izitzen ginduzen.

 

 "Glin, glan" gaztañ erriak

 Urte - Zar egunez;

 "zingar arraultze" eskian

 Ortzegun - gizenez.

 

 "Marautxe bat" eskatzen

 Santu Guztiyetan.

 "Ubitxo" egunak ere

 oroigarri ziran.

 

 Jun ziñaten betiko

 t'oroimen zerate.

 Eztitan nere arima

 oratzen dezute.

 

 Zuk, Jauna, egun batian

 "zuaz ortik" diyozu.

 "Etzaude ongi emen:

 bertzera jo zazu".

 

 Etzaitut nik emen nai:

 kaltetako dezu.

 Utzi erri maitia

 t'alde egizazu".

 

 Eznintzan ni gelditu

 nai ez t'entzun gogor,

 Onera jo nun, Jauna,

 nagi gabe bizkor.

 

 O Bera nere erriya,

 zaitut biyotzian.

 Negar malkok dijuazkit

 zugaz oroitzian.

 

 O Bera nere erriya,

 egiz zeruko ate,

 agur zure jayetan,

 ta beste bat arte.

 


inprimatu