inprimatu
Mil'esker ainitz
Izenburua:
Mil'esker ainitz
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2076.zk.
Orrialdea:
6

Mil'esker ainitz

 

 1

 

 Zazpi urte du Arta Lekura Neli zinela etorri

 Sekretario kondu egile, gu hiruen zerbitzari

 Zu bezelako lankide onik bekan du nehork ezarri

 Beti kartsua, eginbidetsu, ezti eta maitagarri

 Egona zira gure artean batzu ta bertzen lokarri.

 

 2

 

 Kabala eri horien jabe edo izan artatzaile

 Beti prest zinen irri batekin gu guzien laguntzaile

 Jende hartzea, pazientzia, dohain zer nahiren jabe

 Zuri galdatu laguntza zerbeit sekulan ez zen debalde

 Nola ordaindu behar zaitugun hiruak trixterik gaude.

 

 3

 

 Maite dituzu behi, ardiak, aratxe eta bildotxak

 Ez hanbat xakur eta gatuak, direnak guziz hezgaitzak

 Gainerat bertze maite batentzat jotzen baitautzu bihotzak

 Zure Euskaldun sendimenduak ez direlakoan hotzak

 Hizkuntza horren alde eginen dauzkutzu lan baliosak.

 

 4

 

 Hor laketuko ote zarenez ez da gure arrangura

 Bihotzez maite duzun lan hortan jarriko zare gostura

 Zure pareko zerbitzari bat nekez daiteke eskura

 Otoi egizu bisitaņo bat artetan Arta Lekura

 Jakin dezagun nola artatzen daukuzun Euskal Kultura.


inprimatu