inprimatu
Legortiaren zigorra
Izenburua:
Legortiaren zigorra
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
818.zk.
Orrialdea:
[10]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Legortiaren zigorra

 

Aldave, Joaquin

 

 Martxu illin egiñ ezkero

 Mayatzeko egualdiyak,

 egon Mayatzian egiñgo itula

 txarra diran bultzaaldiyak.

 

 Onela diyo esaera zarrak,

 t'ez dago nik asmatua.

 Askotan ola ikusi izan da,

 t'orrela da gertatua

 

 Irikik daude bazter guztiyak

 busti t'euri egarriyan.

 Illun - illuna etorkizuna

 ganadu jan mixeriyan.

 

 Mayatz ederrik ikusi oi degu

 euri t'eguzki nastian.

 Euri bakar bat ez da erori

 jun dan Martxu traketsian.

 

 Martxua idorra gendun bezela,

 Mayatza bada bustiya...

 bazter guztiyak usteldu biarrian

 t'izango degu larriya.

 

 Belar zelayak, ¡adios aurtengoz!

 beyak ikullun marruka.

 Ardi gaxoak gose-gosiak

 beren mantenu billaka.

 

 Baratzetako frutuak, ¡gora!

 garesti goruntz lañotan.

 Askok sukaldia utsa ta otza,

 urri badaude dirotan.

 

 Bertsotan. Jaunak, izugarriyak

 t'ugari agertu izkitzutet,

 Alare, noski, ongi esanak,

 egiz zerbait jarri badet.

 

 ¿Zeñen eskua dabill ementxe

 gertatzen zaizkigunetan?

 Iñor ez dabill Jaungoikua baizik

 bere erabakiyetan.

 

 ¿Zergatik ola jipondu erriyak

 aize, ur ta legorrian?

 Guk au orrela merezi nunbait.

 ¡Ene! umilldu gaitian.

 


inprimatu