inprimatu
Legortia
Izenburua:
Legortia
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
817.zk.
Orrialdea:
[10]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Legortia

 

Aldave, Joaquin

 

 ¿Zillegi ote zait itz neurtuetan

 miñgarritzaz mintzatzta?

 ¿Ondo ote da bertsoren medioz

 oñaztak agertzia?

 ¿Edo ta lurrak oraiñ daukaten

 esan legortien nekia?

 Euriya laxter ezbadu egiten...

 Izango degu kaltia.

 

 Ez da ezautu aspalditxoan

 orrelako idorterik.

 Idorra Otsailla, Idorra Martxua,

 ¡egundaño olakorik!

 Ez dute izango belar zelayak

 belarren punta, motarik.

 Ez ditu bota San Jose aundiyak

 urteroko konfiterik.

 

 Ezbaitu ematen aintziñetikan,

 eman oi ditu atzetik.

 Ezbatta ezbeste aurtengo urtian:

 jun ziran beste bidetik.

 ¿Nundik igesi egiñ dezute,

 nungo demontre tartetik?

 Ta ¿nun arrano gorde zerate

 aurten agertu gaberik?

 

 Frutuak badute beren denbora:

 ontan ez dago dudarik.

 Ez da billatzen iñungo arbolian

 neguan aran pikurik.

 Bañan Martxoko egun askotan

 etzan faltatzen txingorrik.

 Ez ta orquesta ta zalaparta,

 trumoi orrua soñurik.

 

 ¿Nolaz ixllldu? ¿Aztu biar bada,

 urrengo urten berritzeko?

 Presto gu gaude gure aldetik

 datorrena artutzeko.

 Eskatu zagun Jaun aundiyari

 gu bakarrik ez uzteko.

 Legorte, busti, osasun, gaitzian

 ez gu Berak baztertzeko.

 

 Guk ere beti gure aldetik,

 eskatu umill t'apalian.

 Ez noiziañ beiñka, t'estu alditan,

 baizik noiz nai t'indarrian,

 Santa Barbaraz oroitu gabe

 trumoi aldi bakarrian,

 ta gero utzi gure eskiak

 zeru goya argitzian.

 


inprimatu