inprimatu
Mera baten plazerak eta nahigabeak (Kantu xahar)
Izenburua:
Mera baten plazerak eta nahigabeak (Kantu xahar)
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1268.zk.
Orrialdea:
4

Mera baten plazerak eta nahigabeak (kantu xahar)

 

 1

 

 Herri batetako Mera,

 Mendekari grosiera,

 Nahi zuten, higuindurik,

 kendu Meren fautiletik.

 

 2

 

 Ein zituzten beraz pleintak,

 Agertuz jaun horren tatxak.

 Mera jarri zen ikaran,

 Zelakotz carier handitan.

 

 3

 

 Ararteko bat harturik,

 Present onak igorririk,

 Ibili zen handietan

 Nahiz egon bere plazan.

 

 4

 

 Hortaz ez gaiten estona:

 Ez da gogotik gizona

 Joaiten tronutik lurrera,

 Edo zalditik astora.

 

 5

 

 Partida zukeien galdu,

 Ez balu boltsa largatu;

 Present hanitzen medioz

 Gelditu zen bitorios.

 

 6

 

 Handi-mandiak prest dira

 Aberatsen laguntzera;

 Bainan oinak nagi tuzte

 Urinatzen ez bazaizte.

 

 7

 

 Etsaiak bentzuturikan,

 Mera triunfan zabilan,

 Bere burua laudatuz

 Partidak kalomniatuz.

 

 8

 

 Larderiatuz ttipiak,

 Presentez bilduz handiak

 Tirano baten maneran

 Manatzen zuen herrian.

 

 9

 

 Plazerak maiz ondotikan

 Badu para mundu huntan.

 Helas! zorte triste hori

 Gertatu zaio jaun horri.

 

 10

 

 Hor altxatzen zaio kontra,

 Berriz deklaratuz gerla,

 Zakarrekin gazteria,

 Kasik populu guzia.

 

 11

 

 Gaina hartu du herriak,

 Partida galdu du Merak:

 Orai, gabetua xarpaz,

 Hortxet dago heiagoraz.

 

 12

 

 Aurten fortuna kontra du:

 Deus ez zaizko baliatu

 Ez presentak, ez laguntzak,

 Ez jesuisten konplotak.

 

 13

 

 Gizon desolatu hori

 Ez du nehork urrikari;

 Nehork ez du horren gatik

 Ixurtzen nigar-uharrik.

 

 14

 

 Ez da herrian aditzen

 Irri karkararik baizen

 Hor kantu, hor irrintzinak,

 Alegrantziaren markak.

 

 15

 

 Xoilki jesuist filusak,

 Mera laguntzen zutenak,

 Beren abantaila gatik,

 Gelditzen dira tristerik.

 

 16

 

 Oxala! etsenplu horrek,

 Edo kantu trixte hunek

 Ikara balitza merak,

 Karguan makur dazinak.


inprimatu