inprimatu
Itsasuko mendieri Agur
Izenburua:
Itsasuko mendieri Agur
Sinadura:
Menditarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
732.zk.
Orrialdea:
2

Itsasuko mendieri Agur

 

Menditarra

 

 1

 

 Jendearen jitea nork daike khanbia?

 Itsasoa dut maite, maitiago mendia!

 Hainitzek dutelakotz hautatzen eztia,

 Maldari hupatzea da nere maitia.

 

 2

 

 Oi Itsasuko mendi, mendichka patarrak,

 Zeru gainari hurbil tutzue adarrak.

 Altcha zuen kaskorat bihotzeko kharrak,

 Atchik zuen gerizan Itsas menditarrak.

 

 3

 

 Ezpeletari hurbil hor dugu Urzumu,

 Jakintsunek diote dela «Ur eremu»,

 Airezko tresnak dira orai bethi mamu,

 Herritar artzainentzat baita hainitz damu.

 

 4

 

 Nork ez du ezagutzen Herrian Atharri,

 Plaza ta mendi biak lothuak elgarri,

 Bata da bertzearen itzalean jarri,

 Hortik ez baita nehor jalitzen egarri.

 

 5

 

 Atharriri lothua hor da Ezkandregi,

 Geasto-ren ohantze, harroka ta hegi,

 Haize, elhur, eurian, nehor ezin igi,

 Ardi, pottokak dira erne dena begi.

 

 6

 

 Mondarrain-ez guziek bada zer diote?

 Badela kontrabanda, iratze ta othe!

 Guardek ez dutelakotz hor juaitea maite,

 Guk geldirik duguia egon behar othe?

 

 7

 

 Arza Mendi handia, zuri beha nago,

 Lehen omen zinela gazten eta phago!

 Muslari bat bezala, diozu «hordago»,

 Denetarik ageri oi Errege Mago.

 

 8

 

 Lehen mendetan othe, hazi tutzu Hartzak?

 Nun ditazke geroztik basa hoien hatzak?

 Lañotu dira orai lehengo garratzak,

 Eztitu ere zinez bipher eta gatzak.

 

 9

 

 Harrokagaray mendi, Luhosori hurbil,

 Horko jendeak bezen, egon hadi biphil.

 Kanpotiarra hemen usu dadin ibil,

 Roland-en aiphamena, ez dadin gero hil.

 

 10

 

 Itsasuko mendiak, ospa Jaun Goikoa,

 Harenak zireztela, ezin gordezkoa.

 Hitzemaiten dautzuet, niz igaitekoa

 Zuen kasko kaskorat, lagun chahakoa.

 

 11

 

 Itsasuko mendiak agur bihotzetik!

 Zueri behatzean, lohiz zikintzetik

 Naiz aise begiratzen, zeren-ta bethitik.

 Lohia urrun dago elhur dirdiratik.

 

 Gora, gora, gora Itsasuar mendiak!


inprimatu