inprimatu
Laxter estropak; nolako estropak!
Izenburua:
Laxter estropak; nolako estropak!
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
682.zk.
Orrialdea:
[14]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Laxter estropak; nolako estropak!

 

Aldave, Joaquin

 

 Zerbait neurtitzan esan nai nuke

 Agor illeko estropadaz,

 biar dan bezela lenerazteko

 nola ezgeraden kapaz.

 Mirari aundiyak argitarazten

 ez da noski gauza erraz.

 

 ¡Ori da, ori, erori dana

 jolas jatorren gañera!

 Gaitza illkorra, izugarriyak

 eraso diyo zañera.

 Urte abetan ikusten degu

 bere ondamen, galera.

 

 Oso itz gutxi entzuten dira

 estropadak aitatuaz.

 Etzipen gaitza nagusitu da,

 ta aldapa bera baguaz.

 Euskal-Errriko jolas bikaña,

 ¿azkenetara ote zuaz?

 

 Gaitza aundiyak premiya dute

 aundi diran sendagayez.

 Sendagai oyek billa ditzela

 dezaketenak, mesedez.

 Igortzi ongi pizkortuazteko:

 jantzi, urre ta zillarrez.

 

 Zapi beruak ez du goxatzen

 erlekisten somiñdua.

 Gose dagonak ametsten daki

 gozo zayon lapikur.

 Estropak itz bat esaten duten

 Opa ugari dirua!

 

 Izugarriyak izaten dira

 neke miñ ta izerdiyak

 bere gañ artzen dizkigutenak

 gure estropalariyak.

 Izerdi-nekek eskertutzeko...

 ¡berdiñian biar du sariyak!

 

 Agor illeko edertasuna

 egiz da zoragarriya.

 Estropak berai eman oi diote

 gañezka ontasun neurriya.

 Galduko ote dan -dizutet danoi—

 sartuta daukatlarriya.

 

 Or dago koxka, entzun arretaz,

 gauzak okerki juateko.

 Ta biar digute bultzada on bat

 nai bezela zuzentzeko.

 ¡Dirua geigo, askotxoz geigo.

 eroriya altxatzeko!

 


inprimatu