inprimatu
Mendiagen kantuak
Izenburua:
Mendiagen kantuak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
415.zk.
Orrialdea:
4

Mendiagen kantuak

 

 1

 

 Ene herritik izan ditudan paper batzuek diote

 Mundu hunetan baditudala hiru hogoi-ta zortzi urthe

 Denbora batez adin huntarat heltzerik ez nuen uste

 Pazientzia hartu behar dut bethi ez naike izan gazte.

 

 2

 

 Gazte denbora pasatu izan dut bertze hainitzek bezala,

 Ilusionez dena bethia ustez bertzerik etzela

 Zango-besoak zalu eta azkar bero bainueri odola

 Orai ardura etchian nago jarririk umil-umila.

 

 3

 

 Besoak ere gogorlu zaizkit, zangoz ardura herrestan

 Denbora batez aisa eiten nuen kantu-ta dantza plazetan

 Oraino ere egin nezake odolik banu zainetan

 Geldi-ta ichil egon behar naiz zaharturikan penetan.

 

 4

 

 Soinua jotzen aditu eta loriatua jauzika

 Harat joaiteko bethi prest nintzan laneko tresnak utzita

 Orai jauziak orn utzirik ardura bidian maikuka

 Aide orotarik mila arrangura hau duk oraiko musika.

 

 5

 

 Halarik ere iduritzen zaut gazte-ta azkar naizela

 Ai! zer gizona ahala banu ideia dutan bezala

 Bainan nihaurek ezagutzen dut odola hoztu zautala

 Erroak ontsa eihartuz geroz lurrerat doa arbola.

 

 6

 

 Mundu hau zer den ezagutzeko urhatsa frango eginik

 Penitentzia enekin daukat bekatuaren ondotik

 Lehenago erokeriak ez daizkit joaiten burutik

 Jainkoak zertako ideia uizi daut ahala kenduz geroztik.

 

 7

 

 Ez nuke nahi baitan behar naiz oraikoan bortchaz sentzatu

 Lehenagoko errokeriak adinak daizkit garraitu

 Sortzean egin zorra badakit behar dudala pagatu

 Bainan halere bizi naizeno bethi eginen dut kantu.

 

 8

 

 Hau da lege bat gure Jainkoak guziendako egina

 Mundu huntarat sortuz geroztik kunplitu behar duguna

 Huntarik ez da nehor salbatzen izanagatik fortuna

 Lurrian utzi behar baitugu lurretik izan duguna.


inprimatu