inprimatu
Jun da urtia!
Izenburua:
Jun da urtia!
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
752.zk.
Orrialdea:
[10]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jun da urtia!

 

Aldave, Joaquin

 

 ¿Zer on dan frutu

 irauzi dezu

 itzali zaitzun urtian?

 ¿Urte bat geigo

 idorra t'utsa,

 kezkagarri bizkarrian?

 Jar zazu ispillun

 zure bizitza,

 t'ikusi begi aurrian,

 ereiñ al dezun

 o zu, gizona,

 azi on-ona lurrian.

 

 Ereiñ bezela

 neurri berdiñian

 jasotzen dira emaitzak.

 Aizek zabaltzen

 ibilli danak,

 bilduko ditu ekaitzak.

 Udaran lotan

 egon danentzat

 neguak dauzka izotzak.

 Ereiñ deguna

 t'ez besterik,

 izango degu bakoitzak.

 

 Ereiñ badezu

 azi on dana

 izerdi pats ta nekian;

 jardun bazera

 ereiten beti

 latztasun ta negarrian,

 uda ondoren

 bildu ordua

 urtero etortzen danian.

 bilduko dezu

 neurririk gabe

 poza zure biotzian.

 

 Ez dago ontasun

 iraunkor danik

 urte asko bizitzian.

 Arkitu leike

 aitona zarra

 azkena datorrenian

 eskuk uts utsik

 estu ta larri

 zer egiñ dun galdetzian.

 ¡Jarriko balitz

 Jaunen errukiz

 orduntxe zeru bidian!

 

 Bizitza bota

 ariñ ta lasai

 geroko kezkarik gabe,

 Aitagure bat...

 Ave Mari bat...

 ¡etziñan otoitza zale!

 Aberastasunez,

 galdukor gauzez

 beti egarri ta gose.

 Egun artako,

 t'erantzuteko

 larru bizirikan zaude.

 

 Lan egiteko

 asmo sendo bat

 egiñ biarrian gaude.

 Guri begira

 deadarka orobat

 ainbeste obra badaude.

 Ez aztu, anaia,

 t'man eskua,

 ez egiñ, ez, arren, alde.

 Ez badiozu

 erantzuten zuk...

 ortik datoz ainbat kalte.

 


inprimatu