inprimatu
Mayi eta Gastonen urrezko ezteiak
Izenburua:
Mayi eta Gastonen urrezko ezteiak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1782.zk.
Orrialdea:
6

Mayi eta Gastonen urrezko ezteiak

 

 1

 

 Besta eder batentzat gira etorriak

 Otto ta ttanttak tuzte urrezko ezteiak

 Enaut-Domigeltarrak hor gira guziak

 Bai ta Barberaneko jendaki alaiak.

 

 2

 

 Hemeretzi ehun ta hogoita zortzian

 Herritik egin zuten hegaldakatzian

 Zonbat griņa zuketen berek bihotzian

 Norat ote zoatzin harat airatzian.

 

 3

 

 Bat Baigorriarra ta bestea Bankarra

 Han familia zuten plantatu beharra

 Wyominen kausitu hortarako karra

 Eremana baitzuten zimendu azkarra.

 

 4

 

 Lau neskato sorturik ta hiru mutiko

 Zer behar da geiago uros izaiteko

 Carricaburu dute izen ekarriko

 Lur hortan hazi txarrik ez da ixuriko.

 

 5

 

 Nola uka ilobak lorian girela

 Ez da biltzar hau egun guretzat epela

 Zorion huntan denak berri gaitezela

 Jainkoak egun esker onak diluela.

 

 6

 

 Alegeratzen gira biltzen giren guziz

 Egungo hau izan da Jainkoaren nahiz

 Goxo hunek behar du segida da bat berriz

 Bilduko ahal gira beste ainitz aldiz.


inprimatu