inprimatu
Mayatzeko lora-eskeintza
Izenburua:
Mayatzeko lora-eskeintza
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
395

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mayatzeko lora-eskeintza

 

 

 ĄBirjiņa sortzez garbi

 Garbiya zerana!

 Aingeruen Erregiņ

 Ta Amacho laztana!

 Loracho eder oyekin

 Nator ni zugana:

 Arzazu lora-artean

 Nere biyotz dana.

 

 Eguzkiya jaikirik

 Goiztar egunoro,

 Lorak apaiņtzen dabill,

 Lanean zintzoro:

 Jakiņik zuretzako

 Diradela osoro,

 Argi-erraituz ditu

 Orrazten gozoro.

 

 Ara emen klabeliņ

 Ta arrosa gorriyak,

 Lora-more arre ta

 Liriyo churiyak;

 Poztu gera oyen-billa

 Korririk zelayak,

 Ibar, errek-ondo

 Ta lorategiyak.

 

 Gure biyotzak zuri

 Oso ematea

 Eta pekatu gabe

 Garbi gordetzea

 Da zuk nai-dezun lora

 Chit paregabea:

 Lagun, ala-izateko,

 ĄGraziaz betea!

 

 Zure birtute loraz

 Gu beti loredun

 Emen ager-gaitezen,

 Arren, Ama, lagun;

 Zure frutuba Jesus

 Maitatu dezagun

 Betiko zerubetan;

 Agur, Amacho, agur...

 


inprimatu