inprimatu
Mattinen oroitzapena
Izenburua:
Mattinen oroitzapena
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1776.zk.
Orrialdea:
3

Mattinen oroitzapena

 

 1

 

 Gure herriko besta

 San Martin eguna

 Denek ospa dezagun

 hemengo patroina

 Besten karietarat

 gure oroimena

 Berrituko dugu gaur

 Mattinen omena.

 

 2

 

 Mattinentzat baitzagon

 egun berezia

 Lagun artean zuen

 ber'alegrantzia

 Kantua bazarion

 denentzat irria

 Hola pasako zuen

 hark bere bizia.

 

 3

 

 Bertsolari gaztekin

 aitatxo bezala

 Lagundu nai zituen

 segi zezatela

 Ez uzteko galtzera

 bertsotako saila

 Maitatzen den dohaina

 uztea da zaila.

 

 4

 

 Gaztiekin artzen zen

 irri ta jostetan

 Heiekin solasean

 zagon lorietan

 Bizirik egonen da

 zuen bihotzetan

 Egin zazue besta

 haren ohoretan.

 

 5

 

 Mattin uzten zaitugu

 aurtengo urtean

 Berritz hasiko gira

 menturaz bertzean

 Inork kantatzen badu

 zutaz oroitzean

 Zure boza nai nuke

 entzun gutartean.


inprimatu