inprimatu
Jun da negua!
Izenburua:
Jun da negua!
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
607.zk.
Orrialdea:
[10]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jun da negua!

 

Aldave, Joaquin

 

 Azken ardutan dago Negua.

 Bildu ditu aserriak.

 Elur ta beste petralkeriya,

 almen aundiko agiriyak

 gordeko al zitun urrengo arte.

 ¡Agur, agur, goraintziyak!

 

 Neguk azkenik igas egiñ du

 Uda-Berrik bultzatuta.

 Loretegitan agertu dira

 landare asko apainduta.

 Laño goibela gayen ziranak

 dijuaz denak uxatuta.

 

 Lenengo lorek ideki dira,

 Jose Deunaren loriak.

 Jaunen eskutik ¿atera al leizke

 ditugun baño obiak?

 Lore apala, oriz jantziyak,

 egiz zerate maitiak.

 

 Negu maltzurra etzi eziñik

 aldin aldin mintzatzen da.

 Kazkarabarra zabaltzen daki.

 ¡ibilli oi du zalaparta!

 Ixilldu ordua etorri zayo;

 laxter alde menpetuta.

 

 Atera zaite, Uda-Berriya

 prest prest zauden tokitikan.

 Alde egiñ du Negu zitalak

 zure begi aurretikan.

 Zabaldu ¡ene! zure apañak

 nun nai, ongi, gogotikan.

 

 ¿Jun da egitan nere anaya?

 ¿Ez da berriz etorriko?

 Askotan daki berriz biyurtzen.

 ¿Ez al zayo damutuko?

 Bildurra daukat, bildur larriya

 naizen año azaltzeko.

 

 Arratsa arindu ta moztutzen da;

 laxter dator goiz argiya.

 Sortalden irriz jeikitzen zaigu

 aundiz jantzita iguzkiya.

 ¡Bai dala egitan zoragarriya

 bere suzko arpegiya!

 

 ¡O gure eguzki disditzallia,

 zabaltzaiguzu ontasuna.

 Argiyo zera zalantzik gobe gauz

 gauz denen arten onena,

 Argi onekiñ, gure Jaun maite,

 eman zaiguzu onespena.

 


inprimatu