inprimatu
Mattin eta Xanpun Ziriako Bestan
Izenburua:
Mattin eta Xanpun Ziriako Bestan
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1458.zk.
Orrialdea:
3

Mattin eta Xanpun Ziriako Bestan

 

 Xanpun

 

 Lehenbiziko Agur bero bat

 diogu gaur Makeari

 Eta gainerat grazia on bat

 htmen daukan bakeari.

 Ikusiz geroz anai-arrebak,

 jaten ta edaten ari

 Gaineratiko makurrik gabe

 ongi duela deneri.

 

 Mattin

 

 Gisa huntako bisita batzu,

 ez dira gure kaltean

 Jendea beti alegera da

 hola zikiro jatean

 Agur goxo bat egin eta nik

 sartua baizik Makean

 Desir dautzuet orok segitzea,

 zorion eta Bakean.

 

 Pettan.

 

 Dohain xoil batekilan

 nekez pertsu egin

 Bainan Mattin ta Xanpun,

 laguntzaz galdegin

 Zuek deia onhartuz,

 guziek atsegin

 Alaitasun osoan,

 auzapez ta hargin

 Langile, laborari,

 eta hemen zurgin.


inprimatu