inprimatu
Mattin eta Graziren urrezko ezteiak
Izenburua:
Mattin eta Graziren urrezko ezteiak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2071.zk.
Orrialdea:
6

Mattin eta Graziren urrezko ezteiak

 

 1

 

 Bertsu zonbait tut orai hemen kantatuko

 Jaun andre hok baitute egun ospatuko

 Beren ezkontza dute berriz berrituko

 Osasun on zueri luzaz bizitzeko.

 

 2

 

 Duela mend'erdi bat ezkondu zinezten

 Fededun leial kartsu zirezte agertzen

 Bere herri maitea ez baita ahanzten

 Bake bozkarioak ditugu galdatzen.

 

 3

 

 Familia krixtaua duzue moldatu,

 Bakotxari partituz behar baitzen lotu

 Aitama bihoztunak zirezte agertu

 Gure Jainkoak baitu bidea argitu.

 

 4

 

 Donamartiritarra naiz ta bertsulari

 Zuentzat egin ditut zonbait bertsu berri

 Egun hau izan bedi denen oroitgarri

 Esker onak bihotzez zeruko Jaunari.

 


inprimatu