inprimatu
Mattin eta Ernestinen urrezko ezteiak
Izenburua:
Mattin eta Ernestinen urrezko ezteiak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1459.zk.
Orrialdea:
7

Mattin eta Ernestinen urrezko ezteiak

 

 1

 

 Kantuz hastera noha egun eder huntan

 Jendea ikusirik hemen lorietan

 Haur eta haurrideak oro bildurikan

 Mattin-ta Esnestinen urre ezteietan.

 

 2

 

 Ezkondu zinetela berroita hamar urte

 Ezkontzako legea beti ongi bete

 Zuek ikusi eta aitortuko nuke

 Orduan bezin elgar, duzuela maite.

 

 3

 

 Gaztean maite dela aise da aitortzen

 Maitetasuna ez da xahartzeaz galtzen

 Adinean girenak girare ohartzen

 Nehoiz ez da elgarrez gehiago behartzen.

 

 4

 

 Leu seme-alabekin zuen familia

 Hiru haurrekin berritz, duzue semia

 Alaba bat serora, gazte bertze bia

 Hoixe da famila, ohoragarria.

 

 5

 

 Bertze heur bat gaidua lau hoien artetik

 Aingeru ttipi zela joan zen mundutik

 Kontsolamendu on bat duzue har gatik

 Laguntzen zaituztela gaixoak zerutik.

 

 6

 

 Alaba zaharrena, hain maitagarria

 Jaunaren zerbitzuan gazterik jarria

 Erien artatzeko parerik gabie

 Burasoendako zer kontsolagarria.

 

 7

 

 Laurenz eta Mayire onak dira berdin

 Oraino ezkontzako boturik ez egin

 Aita ta amarenda'ko ez laike atsegin

 Ama gairik onenak gelditzia mutxurdin.

 

 8

 

 Iloba eta koinat anai arrebekin

 Unione osoan denak elgarrekin

 Hiru alaba eta semea haurrekin

 Zer zoriona egun, Ernestin ta Mattin.

 

 9

 

 Bazinuten fagore elgar maitatzeko

 Eta bizi guzla elgarri eskaintzeko

 Holako batasuna da estimatzeko

 Gaztiek balukete etsenplu hartzeko.

 

 10

 

 Sobra luzatzea de ororen kaltean

 Orai utziko zeuztet bazkaltzen bakean

 Jaunari galdeginez zuekin batean

 Luzaz gorde zaitzaten etxekuen artean.


inprimatu