inprimatu
Jeiki zaitezte, estropak
Izenburua:
Jeiki zaitezte, estropak
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
628.zk.
Orrialdea:
[11]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jeiki zaitezte, estropak

 

Aldave, Joaquin

 

 Itz neurtuetan zerbait nai nuke

 erran garbi guztiyori,

 nola estropak nere iritzin

 dauden moteldu ta eri.

 

 ¿Nun dauka gaitzak bere sustraya?

 ¿Uste dezute azalian?

 Ez uste izan orrelakorik

 dagolako barrunian.

 

 Jautsi gaitezen nundik galera

 datorkiyon estropari.

 ¿Nun daude gure arraunlariyak?

 Galdu ziran. ¡Negargarri!

 

 Urte guztiyan geldi egon ta

 azkeneko egunetan

 naiz eta agertu itxura aundiya,

 kexkax daude iñdarretan!

 

 Aspaldi igeska jun ziran urte

 oroigarri denboretan,

 ¡ederki ibilltzen ziran gizonak

 urte guztin arraunketan!

 

 Ibilli biarko nola edo ala

 pamiliyak mantentzeko.

 Orregatikan zeuzkaten erak

 beti indartsu azaltzeko.

 

 Orregatikan-berriz esan ta-

 arkaitz ta aritz bezin gogor

 zeuzkatelako gerri ta eskuak...

 jura zan gauza iraunkor!

 

 Gaurko egunez esku indarra

 egiten dute makinak,

 eta arraunketak galdu dirala

 ditugu gauza jakiñak.

 

 Erori ta illak daude estropak

 ta ez dira geigo altxatuko.

 Ez len bezela ¡amets goxua!

 mundu guztiya erotzeko.

 

 Legorretikan gaztek bilduta

 -¡egundañoko nasketak!-

 eziñ iñola izan pizkorra

 kaxkar diran arraunketak.

 

 Arrantzaliak noski itsason

 ontzi bikaiñ ta azkarretan,

 erraxiago biltzen dituzte

 diru onak patriketan.

 

 Ta ¿ze eskerra emango ere

 txapelketa ariñari

 etorrita ere garaille bakar

 danen aurretik lenbizi?

 

 Ez dira ordaintzen biar bezela

 izerdi neke aztunak

 oraingo sari ezerezakiñ.

 ¡Askoz obiak atunak!

 

 Premio txikikiñ alderdt aundirik

 ez dago, ez, iñundikan.

 Oyen bitartez ez dute artuko

 koipe daukan saldarikan.

 

 Aurrera estropik ez ta izango

 nola nai jun ta ariñ-ariñ.

 Biareo zayote aldez aurretik

 arraunketari eragiñ.

 

 Ta arrautz, txuleta, gauza biarrak,

 erosten dira diruakiñ.

 Ez dira izaten iñola ere

 kaleko aize legorrakiñ.

 

 Zerbait erran dut nere ustian,

 ta egiya argiro agertu.

 Irakurleak, zuen aldetik

 gaizki erranak barkatu

 


inprimatu