inprimatu
Jaso nitun mendi goietara nere begik, laguntza eskian
Izenburua:
Jaso nitun mendi goietara nere begik, laguntza eskian
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
166.zk.
Orrialdea:
5

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jaso nitun mendi goietara nere begik, laguntza eskian

 

Aldave, Joaquin

 

 GOIETARA NERE BEGIK,

 LAGUNZA ESKIAN"

 Jasoko ditut nere begiyak

 mendi gallur gañetara.

 Andik datorkit bizkortasuna

 biotz gosetu onetara.

 Gora io ta urbillduko naiz

 zeru eder atetara.

 

 Menditik ongi ikusten dira

 erri t'auzok zabalduta.

 Burruka, kezka eta larriyak

 antxen dabiltz naspillduta.

 Begoz urrutin nagon lekutik

 orrenbeste zalaparta.

 

 Emen, bai, noski, artu liteke

 garbi-garbiya asnasa.

 Uritan berriz zikiñ, ketua,

 urri-urri ta eskasa.

 Mendi zorionian jarriya daukat

 gau eta egunez ametsa.

 

 Ementxe bertan ta eskuz ikuituz

 daude zelai loratuak.

 Lore txuriya eziñ kontaala

 Jainkua Berak eratuak.

 Ementxe ardiya t'arkume txikik,

 daude ongi bazkatuak.

 

 Andik urruti agertzen zaigu...

 neurri gabeko itsasua,

 ta ontzi asko bere gañian.

 Sarritan dago arrotua.

 Ekaitz, aizia bildurgarriyak...

 ura bere amorrua!

 

 Mendi gañetik gora begitu

 ta ikuitzazu zuk zerua.

 Ura da gero izango dezun

 betiko atsegiñ lekua,

 Zaizazu onez bitarte ontan

 ara deitzeko ordua.

 

 An malla-mallan, ta oso urrutin:

 daude mendi aundiguak.

 Bat edo beste, goienekua,

 elur daude txurituak.

 Elurra oiek laxter eguzkiz

 utziko ditu urtuak.

 

 Egaka goitik ara ta onea

 dabiltz arranu, miruak.

 Beren gosia kendu nai dute.

 ¡Gorde zaitezte, txituak!

 Gelditu gabe egan dabiltza

 gogoz aztinduz eguak.

 

 Entzun ixillik, adixkidiak,

 urruti erriko ezkillak.

 Jaso ditzagun gure eskuak;

 ori nai du Jaungoikuak.

 Zuretzat, Jauna, izan ditetzen

 gure opari beruak.

 

 Gu juandakuan ixill-ixillik,

 ixill eta bakarrian

 gelditzen dira mendi gallurrak

 Beren edertasunian.

 An bizi leike pake-pakian

 naimen guztiyen onian.

 

 Ixill ardiya urrutzen dute

 iñoiz ekaitzen dardarak.

 Tximixt argiya, trumoi orrua

 aiñ aundi, bildurgarriyak.

 Kazkarabarra ta elur zuriya

 datoz jantztera bazterrak.

 

 ¡Ene!, ordua etorri zaigu

 laxter etxera jexteko.

 Nolako damu azaltzen degun

 toki abek utzitzeko!

 Agur, mendiyak, gure biyotza

 osorik antxe uzten zaio.

 


inprimatu