inprimatu
Izan bitez garbiyak
Izenburua:
Izan bitez garbiyak
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
617.zk.
Orrialdea:
[10]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Izan bitez garbiyak

 

Aldave, Joaquin

 

 Almen guztiya dauka

 Jaunaren eskuak.

 Beriak ditu lurrak,

 berek itsasuak.

 Bere aginte pian

 daude, bai, zeruak.

 Berak dabiltzki ongi

 uda ta neguak.

 

 Orduk jarri zizkiyon

 gau eta egunari.

 Eman ziyon izena

 izar bakoitzari.

 "Danon errege zera"

 diyo iguzkiari.

 "Ibilli zaite ortxen"

 diyo illargiari.

 

 "Oneaño ta ez geigo

 etorriko zera"

 entzuten du itsasok,

 ta ez dijua aurrera.

 "Aizek, iya; ixilldu;

 nere agindua da".

 Danok, danok apalki

 bere morroi dira.

 

 Zure biatz indartsuk

 ikuitzen dunian

 mendi goiko tontorra

 aserre-aserrian,

 ertengo zaigu andik

 su gar ke tartian

 zure agiri orgiya

 zaudela gañian.

 

 Eta jetxen bagero

 aruntz lur barrura,

 ikus gentzake ongi

 Zu antxen zaudela.

 Dar-dar egiten daki

 nai dezun erara.

 ¡Ara nun jauregiyak

 dijuazen lurrera!

 

 Elur, gela ta izotza,

 neguko agiriyak,

 uda berriko giro,

 udako iguzkiyak,

 udazkeneko aize

 epel ta arrotuak,

 ongi bete oi dituzte

 zure aginduak.

 

 "Ni naiz Jaun ta Nagusi

 denbora danetan.

 Egon zaitezte menden

 gogoz ta benetan.

 Bete nere aginduk

 zintzo ta egiyetan.

 Bestela izango dira

 miñak negarretan".

 

 "Bota zazute, goyak,

 euriya geyegi.

 Erre bazter guztiyak

 diyo iguzkiari.

 Ekarri eskutaraño...

 ¡kentzen ongi daki!

 Bere aserre ixilla...

 ¡zeñen bildurgarri!

 

 "Sartu zaitezte, arrak,

 emaitzen munetan.

 Gogor jipondu erriyak

 bazter guztiyetan,

 ta ya ibiltzen diran

 bide zuzenetan.

 Bestela ez det altxako

 nere zigorrikan".

 

 "Nere erriya urruti

 dabill Nigandikan.

 Miñberatuta nago

 oso barrundikan.

 Ez datorkit atseden

 pozgarri iñundikan.

 ¿Nolaz poztu niteke

 orrela? ¿Nundikan?".

 

 ¿Iraungo al dute erriyok

 Jaunen aserretan?

 Izan bitez garbiyak

 kristau oituretan.

 ¡Oraintxen batez ere

 maitetasunetan!

 Errik, izan zaitezte

 zuzenak bidetan.

 


inprimatu