inprimatu
Itsas ontzia itsas bidietan arratsian
Izenburua:
Itsas ontzia itsas bidietan arratsian
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
654.zk.
Orrialdea:
[2]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Itsas onziya itsas bidietan arratsian

 

Aldave, Joaquin

 

 Argi berdia baleao itsason

 argi berdien aurrian,

 edo gorriya izango balitz

 beste gorriyen porian,

 ez dago orduan ezen galerik:

 Jarrai bakoitzak bidian.

 

 Ikusi ezkero berde gorriyak,

 zure onziyen proatik,

 sartu biar dezu estribor aldera

 zure gorriya agerturik.

 Ori egiņ ta lasaitu zaite;

 ez dezu iņungo arriskurik.

 

 Estribor aldetik topatzen bada

 aitatu degun gorriya,

 jo zazu laxter esker o eskubi

 ta aldendu zure onziya;

 gelditu aburo, bsstela eragiņ

 indarra emanaz atzera.

 

 Argi berdia ikusiko balitz

 zure babor aldetikan,

 jarrai aurrera ernai zaudela,

 ta ez galdu martxarikan.

 Arek biar dizu bidia iriki;

 ontan ez dago dudikan.

 

 Egon zindezke, itsas patroya,

 begik beti zabalduta.

 Arrisku aundiyok izaten dira

 uste gabian sartuta.

 Aurre bidian arriskua dala...

 Ąjo zazu atzera indartuta!

 


inprimatu