Mari-Martin errotara
1
Mari-Martin errotara
Badoa irin-ketara,
Astoaren bizkarrean,
Ortzirale aratsean:
Triki-traka, galopaka,
Ortzirale aratsean...
2
Biderditan buruz-buru
Horra Mayi Mendiburu.
Jausten da, hasten elhaka...
Oi bi emazten kalaka:
Triki-traka, galopaka,
Oi bi emazten kalaka!
3
«Denborarik ez galtzeko,
Hoa bakarrik, astoko
Badakik errota nun den...
Abil bada harat chuchen
Triki-traka, galopaka,
Abil bada harat chuchen!»
4
Oihanpetik pasatzean,
Otsoa gose hatcheman...
Otsoak jan du astoa,
Eta ihesi badoa
Triki-traka, galopaka,
Eta ihesi badoa.
5
Mari-Martinek utzi du
Doan Mayi Mendiburu...
Eta hats-hantua horra
Nun heldu den errotara:
Triki-traka, galopaka,
Nun heldu den errotara...
6
- Hauche da ichtorioa!
Abatsi dautet astoa!
Chahu naiz senharrarekin,
Joko nau makilarekin
Triki-traka, galopaka,
Joko nau makilarekin.
7
Errotazainak bihotza
Omen du arras beratza:
- «Bertze astoño bat eros,
Musu-truk, huna zonbait sos!»
Triki-traka, galopaka,
Musu-truk, huna zonbait sos!»
8
Etcherat-eta, senharrak
Larri zauzkala bazterrak!
- «Hau ez da gure astoa!
»Chutik dabila doi-doa,
Triki-iraka, galopaka,
»Chutik dabila doi-doa!»
9
Pata churi, mutur churi,
- Bai eta dena beharri,
Bertzerik zen gure hura!
Hau nundik duzu athera!
Triki-traka, galopaka,
Han nundik duzu athera!
10
- Ez dakizu, Jaun minkorra,
Astoen lege zaharra?
Hirur urthetarik hola
Larru-berritzen direla!
Triki-traka, galopaka,
Larru-berritzen direla?
|