inprimatu
Manamenduak
Izenburua:
Manamenduak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
483.zk.
Orrialdea:
4

Manamenduak

 

 1

 

 Hamar manamenduak beharrez hedatu,

 Hekietaz egin da kantu eta kantu:

 Aire pollit chaharra nahi dut beiratu.

 Hitzak aldiz chuchenduz pochi bat berritu.

 

 2

 

 Lehen manamenduak fedea manatzen,

 Gure bihotz gogoak zerura ditezen;

 Jainkoa ororen gain dugula manatzen,

 Gure laguna ere dugu anai hartzen.

 

 3

 

 Bigarrenak nahi du beiratu gizona

 Gaizki erabiltzetik Jaunaren izena;

 Berdin dugun ohora saindu guziena;

 Ez da jende galanta sakrez ari dena.

 

 4

 

 Hirugarrenekorik, igande bestetan,

 Dugun eman denbora meza bezperetan;

 Pausa gaiten jostatuz joko onestetan;

 Badugu lanik aski aste egunetan.

 

 5

 

 Laugarrenik aita'mak ditzagun ohora:

 Jainko Jaunuren ordain ezarriak dira;

 Maitatzen baditugu zorion segurra

 Hainitz urthez dukegu joan gabe zerura.

 

 6

 

 Bortzgarren aipamena lagunen bizia:

 Gauza izigarria nehoren hitzia!

 Kolpeak eta herra, hasarre bizia,

 Bekatu dira denak, herio-hazia...

 

 7

 

 Seigarren horrek gaitu garbi zaindu nahi,

 Uko egin araziz plazer makurreri:

 Ez balinbada jartzen lege nausi horri,

 Herri batek behar du ustela erori.

 

 8

 

 Zazpigarren manua ohoinen kontrako:

 Nehoren ontasunik ez, arrobatzeko.

 Bertzerena ez atchik itsuski etcheko;

 Ebatsi den guzia itzuli beharko.

 

 9

 

 Zortzigarrenkorik gezurrari gerla;

 Gora lauda dezagun lekuko leiala.

 Orhoit egia baino hoberik ez dela,

 Jende zuzenak on zeruko direla.

 

 10

 

 Bederutzigarrenak denak nahi gaitu

 Gutizia lohitik osoki baztertu;

 Gogoeta zikinik ez behar beiratu.

 Barnez garbi dagonak kampo garbia du.

 

 11

 

 Hamargarrena aldiz dago bihotzari,

 Gure gaizki guzien iturburuari:

 Den ttipien ohointza ez dirogu konpli,

 Gure gainez bertzerik ez badugu nahi.

 

 12

 

 Hamar manamenduak erabil gogoan:

 Jainkoak eman ditu lehen desertuan.

 Bethetzen baditugu artoski munduan,

 Dohatsuak gaitezke hil eta zeruan.


inprimatu