inprimatu
Irun, bere urteroko jai su garretan
Izenburua:
Irun, bere urteroko jai su garretan
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
724.zk.
Orrialdea:
[109]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Irun, berte urteroko jai su garretan

 

Aldave, Joaquin

 

 Garagarrillak azken egunak

 eguzkitsu argitzian,

 Irungo erriya jantziko zaigu

 etxe barrun ta kalian

 neurri gabeko aunditasuna

 ta egizko alaitasunian.

 Urte guztiyan gordia daukan

 bere barrrunian,

 egun abetan ikusiko da

 argiz-argi azalian.

 

 ...................

 

 Fama aundiya izaten dute

 argotxe fiestak, bai, nun nai.

 Bizpairu egunez betetzia on da

 Elkartasun onian jai.

 Ara ementxe etorri dira

 egon bagera ere zai

 Auxen da ordua, tenore ona

 egoteko denak alai.

 Izango dira egun abetan

 poztutzeko ainbat jai.

 

 ......................

 

 O zeñ eder ta maitagarriya

 izan zaigun beti Irun!

 Igaro zitun noizbait tamalez

 egun larri eta illun.

 Oraiñ pizkorra ikusten degu

 ta ongi bizitzeko modun.

 Ango biztanle guztiyak ditut

 maitez noski, nere lagun.

 Berentzat dukat ongi nai ona

 antziko eztana emen barrun.

 

 ...........................

 

 ¿Zeñek zenbatu Irun'ek dauzkan

 bazter aiñ zoragarriyak

 Nora nai atsegiñ dute

 bere maitalien begiyak

 Asko ditugu Jaungoiko aundiyak

 on nayez nun nai jarriyak

 Ta beste asko jarrita daude

 gizon buruz ezarriyak.

 Danok ditugu aundi ta ona:

 egitan maitagarriyak.

 

 .....................

 

 Irun'go seme maitale asko

 daude munduan zabalduta.

 Denak dituzte egun abetan

 emen ametsak pixtuta.

 Urrutin, dauden toki ayetan

 al badute elkartuta,

 ospatzen dute erriko jaya

 gutzaz maitez oroituta.

 Emengo miñez biyotzak sutan,

 ta emen goguak jarrita.

 

 .......................

 

 Programa bikaña ez nola naikua

 agertu da "Bidasuak"

 Ikusgarriya, berriz esan ta,

 irakurgaya lerruak

 Pasa litezke enoitu gabe

 erraz ordu ta orduak

 Egin dituzte zuzentzalliak

 ainbat indar ta moduak

 eder-ederra ateratzeko.

 Danontzat esker beruak

 

 ......................

 

 Irakur  gaya bikaiñ oyetan,

 ¡zenbat maitasun bilduak!

 Laxter Irun'dik ertengo dira

 zabalduz pizkor eguak.

 Pasa ere erraz-mendi gallurra,

 orobat ere itsasuak,

 On dira berrik berekiñ ditu,

 Irun'go amaren leluak.

 Berekiñ, noski, ainbat sementzat

 amoriozko kantuak.

 

 ..................

 

 EL BIDASOA astero-astero

 agertzen da gaztetua.

 Urte guztiyan etortzen zaigu

 letzeko gai maitatua.

 Erder ederra eta euskeraz nastua

 degu egiz maitatua.

 Egi garbiya zabaltzen daki:

 ortan dago indartua.

 Izan dedilla urte askotan

 azi ona zabaldua.

 


inprimatu