inprimatu
Makea
Izenburua:
Makea
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1952
Argitalpenaren urtea:
Alea:
107.zk.
Orrialdea:
4

Makea

 

 

 I

 

 Urthats!

 Urthe berri

 Urthe on lehen.

 Makeako chaharreri

 Familiarekin direneri

 Eta hango gazteria ederrari!

 Urthe on,

 

 II

 

 Urthe berri hainitz bizi duzuenak

 {ez ordean plazerrez eginak)

 Higatu zaituzte lenak

 Barna hunki gerlak...

 ...Ahantz denak...

 Urthe on!

 

 III

 

 Aita-amak

 Zuen familiak

 Ez beti gida errechak...

 Plazrren erdian horra penak...

 ...Arrosak ere gordetzen ditu chichtak...

 

 IV

 

 Urthe on;

 Oi gazteak!

 Zer dauka geroak?

 Ez gabiltza «halabeharrak»

 Bilduko ditugu erein ditugunak

 Nola hosto hila urriko hegoak;

 Halachet ereman demborak

 Gure aments arinskoak

 Balia eguna

 Ta indarra

 Urthe on.

 

 V

 

 Urthe on!

 Zuer, Makearrak.

 Herriz kampo zireztenak

 Makean, zuen gogo-amentsak..

 ...Gogoaren zalhua balu gorphutzak?...

 

 VI

 

 Gutartean

 Aurthengo urthean

 Norbeit plantatzen denean

 Edo haur bat argira jitean

 Eerran dezatela auzo herrietan

 «Orok nunbeit-behar mundu huntan..,

 Hoi biziko da Mekean,

 Ta beraz Bakean»

 ...Ba...agian...

 


inprimatu