Irun uri ospagarriya, gorazazu San Pedro, zure zaindari aundiya
Aldave, Joaquin
Eliz zimendu, lenengo oń arriya,
zu zera, Pedro, Santu egiz aundiya.
Emen daukazu auspertu t'aurrian
IRUN uriya.
Gaur zure eguna guk ospatzen degu.
Otztasunakin gu gan nai ez degu.
Zuk gugatikan Jainkuari beti
egiń erregu.
Nai degu izan egiyen maitale,
bide zuzenian zintzo jarraitzalle.
Anai danekiń denboren denborez
on zabaltzalle.
Eman Elizai biar ainbat argiya.
Ereiń munduan emankor aziya.
Opo zaiguzu onak izateko
indar biziya.
ˇO Roma, egi bakar iturriya,
ixurtzen dezu ur bizi garbiya!
Ta Pedro asi zan ludiyan ereiten
Jainkuen graziya.
O Kristo Errege, ardi Salbatzalle,
aldendu otsua sakabanatzalle.
Izan Zu beti Artzai on bezela
bildots biltzalle.
Zure janariz bazkatzen diranak
izango ituzte laguntzik onenak.
Eriotz orduan etzizke paltako
pakezko azkenak.
Pedro, gu zuri begiratzen gaude.
Egiń deiogun, obenari alde.
Gure biotzian amodio osuaz
sartuta zaude.
Irutasunian Bat zera, Jaun ona,
Aitaren Seme, Jainko ta Gizona,
Espiritu Deuna, Gogo uts bakarra,
Zuri zoriona!