inprimatu
Maitiak bilhoa holli
Izenburua:
Maitiak bilhoa holli
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
698.zk.
Orrialdea:
4

Maitiak bilhoa holli

 

 1

 

 Maitiak bilhoa holli

 eta koloria gorri,

 esküko larria churi, zilhar fina üdüri,

 eta bera charmagarri best'ororen gaineti.

 

 2

 

 «Etchetto bat badizüt nik

 jauregi baten parerik;

 hartan barnen egonen zira zilhar kaideran jarririk;

 ihurk ezpeiteizü erranen nahi eztüzün elherik.

 

 3

 

 Nik badütüt mila ardi

 borthian artzañeki,

 Kataluñan ehün mando bere zilhar khargeki:

 hurak oro badütüketzü, jiten bazira eneki.»

 

 4

 

 - «Badüzia mila ardi

 borthian artzañeki?

 Kataluñan ehün mando zilhar diharüreki?

 Hurak oro ükhenik ere, eniz jinen zureki.»

 

 5

 

 - «Maitenaren etchekoak,

 Khechü ümen ziradeie:

 alhaba ene emaztetako sobera ümen zaizie.

 Ez emazte, bai amore: sofritu hehar düke.

 

 6

 

 Senhartako emozie

 Frantziako errege:

 Frantzian ezpada ere, Españakoa bedere:

 bada errege, enperatore, püntzela ja eztüke.»


inprimatu