inprimatu
Maitea Kattalin
Izenburua:
Maitea Kattalin
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
500.zk.
Orrialdea:
2

Maitea Kattalin

 

 1

 

 Dugun edan eta gaitezen liberti!

 Nork emanen derauku tatcharikan guri?

 Guk duguna hauche da: maichko edan nahi!

 Berandu ezkontzeko aski dugn hori,

 Maitea Kattalin!

 

 2

 

 Botoilatik zoin eder arnoa basora,

 Odola bezain gorri eta alegera!

 - Gochoago basotik zintzur-patarrera:

 Ahoan fresko eta chilkoan pindarra,

 Maitea Kattalin!

 

 3

 

 Edanak buruari bost argi emaiten,

 Ideiak burrustaka nonbaitik jalgitzen;

 Bertsua bero hartan aise gogoratzen;

 Chuchen ezpada trebes, mihia zalutzen,

 Maitea Kattatin!

 

 4

 

 Bai eta, edan-eta, barnean zer karra!

 Jin bekizkit etsaiak edo perzetura,

 Jin infernu-zolatik Luzifer ber-bera,

 Arnoak denen kontra eman daut indarra,

 Maitea Kattalin!

 

 5

 

 In nomine Patris bai eta et Filii,

 Gora nintzelarikan behera erori!

 Lepoko zainetarik hautsi tut hamabi,

 Sahets-hezurretarik hogoi bat eta bi,

 Maitea Kattalin!

 

 6

 

 Ezinbertze hunetan behar dut sokorri

 Minez josia nago, dena plapu gorri;

 Nola gertatu zaitan ezin dut nabari;

 Othoi erremdioa ekarron gaitz horri,

 Maitea Kattalin!

 

 7

 

 Emadan edatera, maitea Kattalin!t

 Egarriak abantchu akabatua nin!

 Hi ikustearekin botoila horrekin,

 Bihotza pizten zautan, eta ez dinat min,

 Maitea Kattalin!


inprimatu