inprimatu
Illunpetan zegon erriyari argiya sortu zayo
Izenburua:
Illunpetan zegon erriyari argiya sortu zayo
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
801.zk.
Orrialdea:
[2]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Illunpetan zegon erriyari argiya sortu zayo

 

Aldave, Joaquin

 

 O gau argiya

 munda illuna

 su gar bixtutzen dezuna.

 O arrats bakar

 agurgarriya,

 zu zera egiz Gau Ona,

 mendik eztiya

 t'esne gozua

 ugari ixurtzen dutena.

 

 ¡Ene, Jaungoikuen

 Seme bakarra

 aragi illkorrez jantzi da!

 Bere biyotzian

 laxter jayo da

 Gureganako naimena.

 Gurekiñ izan,

 gurekiñ bizi,

 bere gogo beruena.

 

 Gorputz illkorren

 barruan digu

 Jainkotasuna ber bera

 sinismenezko

 argi bitartez

 ongi ikusten deguna.

 Maite zaitugu,

 on uts bakarra

 t'itxarapena zerana.

 

 O ze alaiak

 dauden familik

 Gau on Gaba arratsian,

 bildu baitira

 senide guztik

 sukalde epel babexian,

 antxe aitakiñ

 eta amarekiñ

 elkartuta afaltzian.

 

 Kanta, gaztiak,

 ta kanta, zarrak,

 Jesus jayo berriyari,

 Txukatu itzagun

 negar malkuak

 Ama digun Birgiñari.

 Gure hosanna

 eta alleluiak

 Irutasun Aundiyari.

 


inprimatu