inprimatu
Iluminare
Izenburua:
Iluminare
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
584.zk.
Orrialdea:
[10]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Iluminare

 

Aldave, Joaquin

 

 "Domund" igande aurtengo onetan

 arren, egiń, gure Jauna,

 ongi guk danok ikus dezagun

 maitez egiń biar deguna.

 Arratsa uxatu eta len bai len

 betor gugana eguna.

 

 Zuzera, Jauna, gure argiya;

 Zu zera gure laguna.

 Zu zera agortzen ez dan iturri,

 guk biar degun ontasuna.

 Zu gan egitan ikusten degu

 bakarra dan osasuna.

 

 Guk gure aldetik ez degu arkitzen

 illun illuna besterik.

 Otza, nagiya ta lo zorrua,

 beste on dan alderdirik.

 Oben askoren leizan sartuta,

 ez degu ikusten biderik.

 

 ĄGu bai gaudela zori txar aundiz

 zure erruki premiyan;

 betiko eriotzan galtzeko arriskun

 amildutzeko larriyan!

 żArkitu al dezu gu gan argirik

 argi zeranak, agiyan?

 

 Argi egińtzak osa ditzagun

 "Domund" igande onetan,

 limosna azkarki, biyotz zabalak

 eramanaz eskuetan.

 Otoitz'su garrak sar ditetzela

 indar aundiz zeruetan.

 

 Azkenik, Jauna, argi egiyezu

 itxumenen daudenari.

 Misiyo aldetan arrats beltz-beltzen

 ikusten ez dutenari.

 Pake bidia opa zaiguzu,

 arren, guri guztiyori.

 


inprimatu