Ignazio Larramendik atseden tokira alde egiņ digu
Aldave, Joaquin
Irakurri det zure ill berri
Aguztuen amarrian.
Zugaz memori egiņa neukan
San Esteban egunian.
Egun artantxe Bera'ko erriya
beti bezela pozian.
Zuiberriz urtez karga - karga ta
etzanda miņez guatzian.
Estaban Santuk zeru irikik
arrika ill zutenian.
Zu ere zerura iyua zera
oi baten ill zeranian.
Urtek larogei ta sei zinitun
zure bizkarra gaņian.
Gaztia beti; gazte biyotzez;
igar t'urtu azalian.
ĄZenbat urtetan eliza korun
kantatu dezun gogotik!
Eta oraintxe, dudarik gabe,
kanta kantari zerutik.
Ariko zera jar goi lekuan
poliki osatzen olerkik.
Zu goi mall artan zorion asuan,
ta gu larri be aldetik.
Bera'ko erriya aupatu dezu
bertso jori t'ederretan.
Ango zelaya ta loretegik
jantzi dituzu argiyetan.
Ango politaz lotan nagola
egoten naiz ametsetan.
Baziok, egiz, zekiņ txoratu
Berako ainbat bazterretan.
Zure aurretik Basurko jauna
egaka jun zan zerura.
Zuk zure txandan alde egiņ dezu:
justu, zuzenan modura.
Bi abeslari erantsi dira
Santu guztiyen korura,
Jaunari aintza betiko kantan
ixilltzen ez dan soņura.
Biyok antxetik begi xamurrez
begiratu gure artera.
Zabaldu ugari bedeinkapena
Bera t'Irungo tartera.
Ixuri goitik agortu gabe
grazi guztiyen aukera,
egiņ dezagun bide zuzenian
enoitu gabe aurrera.