inprimatu
Madalena Larralde
Izenburua:
Madalena Larralde
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1915.zk.
Orrialdea:
7

Madalena Larralde

 

 1

 

 Duela ehun bat une, goibel zagon Frantzia

 Herraustera zaramaten jende Kristau guzia

 Eskual-Herrian arrotzak hari ziren gogotik

 Balnan Eskualduna tleso... hemen ikus frogatik.

 

 2

 

 Beratik eta Sarara, Madalena Larralde

 Belxareneko alaba, heldu da etxe alde

 Lizuniako errekan jadanik sartua

 Uso xuri, uso gazte, doi doia lumatua.

 

 3

 

 Pineten soldadu tzarrak, kukuturik sasian

 Belatz usoz gosetuak, erne daude guardian

 Madalena gaixoari zaizko betan oldartzen

 Beren aztapar zorrotzez lau aldetarik lotzen.

 

 4

 

 "Espainiako lurretan, diote neskatxari

 Zeren ondotik habilan, dena den aitor guri"

 "Kofesatsen naiz izatu Berako komentuan

 Jainkoa gabe gozorlk ez baitut nik munduan."

 

 5

 

 "Neskatxa dohakabea, ixil zan aitor hori

 Xahu haiz heltzen bazaio Pinet jeneralari"

 "Hoin gaztedanik hiltzea damu zaikun osoki

 Erran hor hindabilala norbait nahiz ikusi.

 

 6

 

 "Gezurra litake hori; ez da haizu gezurrik

 hilik ere, erranen dut dena garbirik

 beran kofesatua naiz, horra zer den egia

 ez dut horren aitortzeko apalduren begia."

 

 7

 

 Loturik badaramate, iduri gaixtagina

 Sarako Pineten gana Larralde Madalena

 "Zerk habilka, enuxenta, gure legez trufatzen?"

 "Beraraino naiz izatu frailetan kofesatzen."

 

 8

 

 Pinetek zuen anaia Donibane hirien

 Hura zen han buruzagi tribunale gorrian

 Hari dio berehala Madalena igortzen,

 Otso gaitzaren ahora bildotxa du bidaltzen.

 

 9

 

 Saratik Donibanera, soldaduek burlaka

 Badabilkate gaixoa xizpa-zurekin joka

 "Oihu egin zan, ergela: Blba nazionea"

 Madalenak aldiz beti "Bi'erlisionea."

 

 10

 

 Zaluki zuen Pinetek hauzi hori xuritu

 Lepoa moztuz hiltzera neskatxa kondenatu

 Bainan hortaz Madalena ez batere tantitu

 Bihotza garbi duena zerk behar du izitu?

 

 11

 

 Postara bezala doha Guillotinari buruz

 Bertze guziak nigarrez, hura gozoki kantuz

 Begiak zerura beha, dio: Salve Regina

 Bidera dohakon deituz Martiren Erregina.

 

 12

 

 Madalena Saratarra, igan zare zerura,

 Egia betikoaren betikotz gozatzera

 Dezagun zurekin ikas egiaren maitatzen,

 Denetan, zer nahi gerta, gezurretik beiratzen.


inprimatu