inprimatu
Igaro da negua
Izenburua:
Igaro da negua
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
813.zk.
Orrialdea:
[2]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Igaro da negua

 

Aldave, Joaquin

 

 Negu sarreran begik zabaldu

 begiratuz aintziñera.

 eta ikusten degu Otsailla

 ergel, kaxkariñ antzera.

 ¿Nora joko du bere tarantan?

 Zipotz, txarraldi aldera?

 ¿Edo ta onen naitasun onez

 biar bada alderdi onera?

 Bat izan edo bestia agertu,

 dago askotan galera.

 

 Azarua izatia negu-en puntan

 elurte, aizetsu t'illuna...

 ez degu gauza arrigarriya

 ez bada izaten biguna.

 Abendua berriz negu biyotzian,

 ¡bai dala gauza ituna!

 Eskerrak jaya, Eguarri jayak

 betetzen dula utsuna.

 Bestela beintzat ezlitz izango

 iñolaz gure laguna.

 

 Eguarri egunetikan aurrera,

 eguna pixka luzatzen

 animo alderdi txiki bat dago

 gure biyotzak goxatzen

 Izotz ta orma bildurgarriyak

 daki gogotik ematen.

 Aurtengoz fallo eman digute

 t'ezgera gu aserratzen.

 Egiñ dezala aurten bezela

 ordu onez urrengo urten.

 

 Emen da Otsailla. ¡Aze bildurra!

 Emen da indarrez betia.

 Oraiñ bost urte, adixkidta,

 ziñan egiz basatia.

 Utzi zituzun bazter guztitan

 pikardi eta kaltia.

 Ainbat mendiko piñutegietan

 ondamendi, negartia.

 ¡Zer zan uraxe gorroto indarrez

 gaixtakeriz asetzia!

 

 Arriturikan ikusi degu

 aurten beste arpegiya.

 Agertu dezu aberats zeranez

 maitagarri alderdiya,

 eta otxanen izen betia

 dezu izen mereziya.

 Ta ba ezpada egun oyetan

 billatu det gereziya.

 Loratu zaigu goiz xamar noski-

 txuri txuriz gereziya.

 

 Ogeita zortzi garrengo egunez

 izan dezu aldaketa.

 Nolabait Martxok zerbait esan ta

 egiñ dezu mudaketa.

 Martxo illian izan oi dira

 ainbat goiko indarketa.

 Trumoi, tximista, kazkarabarra

 Jose Santu loraketa.

 Martxua ezkero kanta gentzake

 neguko illun dan illeta.

 


inprimatu