inprimatu
Ai gizona!
Izenburua:
Ai gizona!
Sinadura:
L.S.E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
L.S.E

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1183.zk.
Orrialdea:
4

Ai gizona!

 

L.S.E.

 

 1

 

 Gizona denean otso bilakatu,

 Argi iturria denean agertu,

 Denean esnea bularrean mintu,

 Amodioari egin denean thu,

 

 2

 

 Jende haraziaz denean bazkari,

 Denean lohia arimen hazkurri,

 Xutik dabilana dela urrikari,

 Denean gezurra tripan xutik jarri.

 

 3

 

 Erori denean haitz-hostoa perde,

 Direlarik galdu asmu eta fede,

 Haizeak dabiltzan gizon ahul xede,

 Eta burua xut, apal behar orde.

 

 4

 

 Galdu direlarik bai gerla, bai bake,

 Karruņa ariman, bihotzean neke,

 Zahartasunean hautsek oraino khe,

 Zeri lotu, anai? Zeri berma naike?

 

 5

 

 Ahanztera noan, nere anai xori,

 Beti berdin alai, beti xirulari,

 Goiz argi gorrian sustatzerat ari,

 Min eta zauriak, perekatuz ari.


inprimatu