inprimatu
Uste izan dut
Izenburua:
Uste izan dut
Sinadura:
L.S.-E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
L.S.-E

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1218.zk.
Orrialdea:
5

Uste izan dut

 

L.S.-E.

 

 1

 

 Uste izan dut nere gatikan iguzkia zabilala

 Uste izan dut anaitasuna mundua bezain zabala

 Liste izan dut haurtxo xumea ezin hunki zitakela

 Lege xaharrak bazterturikan debruak nahi bezala.

 Akabo ama, anaitasuna, umea eta sabela!

 

 2

 

 Nere aitattok erran zerautan: «Gezurra ez duk zilegi

 Bide xuxena baño duk eta erditik erabil hadi.»

 Gezur banaka eror balite erraileari bi begi

 Zenbat itsu, elkorrez kanpo, litakeen hemen gaindi!

 Zer lastima, zer izurrite, oi, hori gerta baladi!

 

 3

 

 Uste izan dut erran guziak zirela ebanjelio

 Uste izan dut hemen kausitu maitasun ta amodio

 Uste izan dut tzar izaiteak deus ez duela balio

 Esker on guti «mende berrian», goxotasuna kario

 Miner ozpina ixuriz-eta ere suari olio.

 

 4

 

 Dolu, ixtripu eta zorigaitz, purruskaka zoriona,

 Uste izan dut ez izaitea bizia denek dutena

 Ez nakien hots, zenbat dorpe zen begiratzea omena

 Naturalezak zerbitzaturik «beharri luzez» zuzena

 Eremaiten dut nere bizia orro, nigarrez maizena.

 

 5

 

 Nigarringarri asko itxuraz «mende berri» dohakabe

 Gizon arraza «zure» adoran doa itsu ta debalde

 Alta berenaz badu gizonak bihotzian on eskualde

 Sinesten bada, amodioa zerendako bada gorde

 Itsumenduak argi ditzala Jaungoikoak gure orde.


inprimatu