inprimatu
Orhy gainean aldare
Izenburua:
Orhy gainean aldare
Sinadura:
L.S.-E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
L.S.-E

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1079.zk.
Orrialdea:
7

Orhy gainean aldare

 

L.S.-E.

 

 1

 

 Orhy Kasko-kaskoan

 Jainkoari hurbil

 Kurutze, naiz hegoan

 Beti zure mutil

 Eskuara dut ahoan

 Eta oihuz nabil

 Etor zaiten lanoan

 Gure esku-makil.

 

 2

 

 Orhy-ko xoriñoak

 Kanta du nigartsu

 Mendietan loreak

 Inguruz harritsu

 Eskualdunen mendia

 Zer gatik daukazu

 Auhenetan xoria

 Orhy-a nigartsu?

 

 3

 

 Hik makilari gazte

 Igor-ak makila

 Zerua hunki arte

 Arbasoen bila

 Guzieri erranez

 Habil oi makila!

 Mendiz mendi nigarrez

 Xoria dohala.

 

 4

 

 Zuk, zamaldun zalua

 Iker urrutia

 Euzkotarren gogoa

 Orhy-n da hazia

 Urrutian galdua

 Hemengo xoria

 Dagoke unatua

 Galdurik Orhy-a.

 

 5

 

 Andere kantinerak

 Dantza jauziekin

 Alegera herriak

 Garbitasunekin

 Altxatuz familiak

 Amodiorekin

 Lora gure mendiak

 Biharko haurrekin.

 

 6

 

 Banderari kartsua

 Xuri gorri perde

 Bihotza urratua

 Gogoeta zaude

 Ez ote da tenora

 Herriaren alde

 Goratzeko bandera

 Hil beharrik ere.

 

 7

 

 Aldarea loratuz

 Orhy da biziko

 Xori guziek kantuz

 Alegeratuko

 Hegoan Eskualdunek

 Gora aipatuko

 Orhy-a Orhy-koek

 Dutela zeruko.


inprimatu