inprimatu
"Bateginik" betiko
Izenburua:
"Bateginik" betiko
Sinadura:
L.M.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
L.M

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1958.zk.
Orrialdea:
5

"Bateginik" betiko

 

L.M.

 

 1

 

 "Bateginik" betiko

 Mugarik gabeko

 Herri bat da jarriko

 Iparralde Hego

 Etzauku dolutuko

 Goazin urrunago

 Euskara ez galtzeko

 Dugu mintzatuko.

 

 2

 

 Nolaz dabil erdara

 Dentern sarkorra

 Aldiz gure mintzaira

 jautsi hoin behera?

 Altxagarri azkarra

 Gu denen indarra

 Ez dezaten euskara

 Goizegi enterra!

 

 3

 

 Euskalduna ez izi

 Aspaldi halz bizi

 Nehorek ehaute hi

 Oraino ehortzi

 Izanik ere guti

 Jatzar eta xuti

 Eremanzak artoski

 Nortasuna goiti

 

 4

 

 Ez egon beldurturik

 Ez da hizkuntzarik

 Mundu huntan bertzerik

 Xaharrago denik

 Zainzak beraz hiltzetik

 Eregin hazitik

 Euskaldun landterrik

 Uztak jaliko tik

 

 5

 

 Biba hor ikastolak

 Eta gau eskolak

 Dituzuen axolak

 Pizten bihotz zolak

 Hedatuko abarrak

 Gernikan arbolak

 Botereak zabalak

 Euskaldun odolak.

 

 6

 

 Xaharrentzat zer pena

 Ahulduz doana

 Mintzaira ederrena

 Aitamek emana

 Urrezko ontasuna

 Bertzek ez dutena

 Beti biziko dena

 Euskalduntasuna

 

 7

 

 Aitorek deraukute

 Lurra utzi dote

 Zaintzea orai arte

 Gostaia zaiote

 Arrotzek balaukate

 Urguluz laitezke

 Europa sor ez daike

 Euskadirik gabe.


inprimatu