inprimatu
Marokan soldado
Izenburua:
Marokan soldado
Sinadura:
L.I. (Saratarra)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
L.I.

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
329.zk.
Orrialdea:
4

Marokan soldado

 

L.I. (Saratarra)

 

 1

 

 Zombeit pertsu banuzke, herritarrendako.

 Zeren egiten baitut pentsaketa franko,

 Herria, utzi nuen, bihotza ilunchko,

 Guy Molek galdeturik, zerbitzu iteko.

 

 2

 

 Sei eskualdun bagira soldado Marokan.

 Trichtezian daudenak segur arras bakan.

 Mezarat baigoatzi igande goizetan.

 Atsaldea pasatzen, mus eta kantetan.

 

 3

 

 Bi urthe pasaturik, naizela soldado.

 Toki trichte hauetan, ezta laketzeko.

 Beti prest egoki ga, surat partitzeko.

 Zeren beltz haukiekin, ezta fidatzeko.

 

 4

 

 Churiak eta beltchak pasatu ondoan.

 Berritz itzuli gira kalmetasunean.

 Halere ezin fida, beltz hauen ondoan.

 Zeren ez baitakigu, zer duten gogoan.

 

 5

 

 Toki ederra franko, bada ikusteko.

 Zer nahi jostagailu, dembora pasteko.

 Halere eztut aise, hemen laketuko

 Eskual-Herria eztut errechki utziko

 

 6

 

 Eskual-Herri maitea, zutaz oroitzean,

 Pena bat egiten zait, nere bihotzean.

 Noiz gertaturen naizen, nere sort-herrian.

 Basoa trinkatzeko, lagunen artean.

 

 7

 

 Larramendy, Esteban, eta Etcheverry

 Pebart, Astabi eta bertzia Iratzoqui:

 Sei eskualdunen partez lagun guzieri,

 Biotzaren erditik goraintzi deneri!

 

 8

 

 Huntan finituko, dut nere hitz-aldia

 Esperantza dut laster etcherat gatia.

 Gazte lagun maiteak, har denek kuaraia!

 Bainan etzaiteztela armadan engaia!


inprimatu