inprimatu
Algeriatik zonbait bertsu
Izenburua:
Algeriatik zonbait bertsu
Sinadura:
L.D. Hoztarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
L.D. Hoztarra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
615.zk.
Orrialdea:
4

Algeriatik zonbait bertsu

 

L.D. Hoztarra

 

 1

 

 Bi bertsuren itea dut deliberatu,

 Eskuara ez bainuke nahi hemen galdu.

 Orai hemen naizela bi urte inen du,

 Eskual-herri maiteaz naiz usu orhoitu.

 

 2

 

 Algerialateko ukanik galdea,

 Beha ez dagolarik oi zer chimikoa...

 Bi urte pasaturik, luzechko ez dea?

 Laket ez den lekuan nundik ez enea?

 

 3

 

 Hiri kapitaletik ez gira hain urrun,

 Ikas-zentro batean naiz kausitzen egun.

 Klasak finitu-eta, hemen naiz gelditu

 Aldiz bertze guziak urrun hegaldatu!

 

 4

 

 Lehen egunak dira pochi bat gaichtoak,

 Gradodunak badira omor tcharrekoak.

 Bainan lanetik kanpo, fini ichtorioak

 Laket dute gurekin «trinkatzia basoak»!

 

 5

 

 Hunat heldu zaizkigu bi hilabetarik,

 Frantziatik gazteak, larruak freskorik.

 Bainan malurus nago: auzokoetarik

 Guti ezagutu dut hunara geroztik.

 

 6

 

 Huntan finitzen ditut egungo lerroak,

 Besarkatuz tin-tinka neure etchekoak:

 Adiskide guzier goraintzi beroak,

 Osagarrian bitza atchiki Jainkoak!


inprimatu