inprimatu
Lizuna pas-eta
Izenburua:
Lizuna pas-eta
Sinadura:
L.D.E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
L.D.E

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1227.zk.
Orrialdea:
3

Lizuna pas-eta

 

L.D.E.

 

 1

 

 Bano balinbada

 galerna ondoan

 Kurri tapa tapa

 lohi uhainean.

 Baño goiti beha

 Otoitz espainean...

 Urrikal!

 

 2

 

 Argi zabalean

 balinbada balla

 Palo belauniko

 kopeta lurrean.

 Baño balinbada

 lehen agurrean...

 Urrikal!

 

 3

 

 Urtxoetarik bat

 naukana gerizan,

 Balute uhainek

 zikindua izan.

 Baño balinbada

 bake aurki dezan..

 Urrikal!

 

 4

 

 Lohi galernatik

 iharkatueta

 Uhainen asalda

 eztituko baita,

 Eskualdun bat xutik

 balitz, otoi, aita?...

 Urrikal!

 

 -5-

 

 Baño, baño, bera,

 balla gutartetik!

 Balitz baño bizi

 besoak zabalik,

 Odola izerdi

 nigarrez larrutik

 Baño balitz eta

 «Semearen» gatik...

 Urrikal, Jauna.


inprimatu