inprimatu
Judu herratua
Izenburua:
Judu herratua
Sinadura:
L.D.
Urkizaren iruzkina:
(Ik. Judu herratua)
Egilea(k):
L.D

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
695.zk.
Orrialdea:
4

Judu Herratua

 

L.D.

 

 1

 

 Ote da mundu huntan deus ere gai denik

 Judio erratuari konparatzen denik?

 Batre gelditu gabe mundutikan dabil.

 Langile bat bezala tauliera harturik.

 

 2

 

 Jesukristo jin zelaik kalbariotik

 Gurutzea soinean arras akiturik,

 Galde egin zerautan umiliaturik

 Ur chorta bat nezola, bortan pausaturik.

 

 3

 

 Or, ni gizon krudela eta errebela,

 Errepusta eman nion ezetz berehala;

 Orduan erran zautan «gizon kriminela,

 Hura han pausatzeaz ajruntu niela»,

 

 4

 

 Jesusek erran zautan berehala orduan

 - Mila bat urte seurik biziko haiz munduan;

 Hoiek pasatu eta azken juiamenduan

 Nihaurek sartuko haut zeruko glorian.

 

 5

 

 Pasatu nintzelarik hiri batetarik,

 Bi burjes zitzauzkidan jarraiki ondotik,

 Efzutela, zioten, ikusi gizonik

 Nere bizarra bezain luzea zuenik.

 

 6

 

 Jar zite ostatuan gurekin, gizona,

 Edaten main dautzugu arno gorri ona;

 Zurekin pasa litezke gaua'ta eguna,

 Bai eta ere konpli deseo duguna.

 

 7

 

 Jar ere banindaike zuekin gogotik

 Bai eta edan ere zuen arno onetik:

 Enaike jarri, bainan edanen dut chutik,

 Atormentatua naiz jarriaz geroztik.

 

 8

 

 Erraiten dautzugu, gizoh, kurios eztela,

 Zure adinaren berri jakin nahiz gaudela:

 Ehun bat urthe seurik gaude baitutzula

 Edo vire bisaia trujos da bertzela.

 

 9

 

 Hemezortzi ehun urte ditut pasatuak,

 Hoietan geldi zizte, oi, segurtatuak.

 Nere hezurrak dire arras gogortuak,

 Eta denborak oraino ez akabatuak...

 

 10

 

 Egon naiz hirietan, herri oroetan,

 Aurkitzen ahal dutan gerla guzietan;

 Etsia harturik nago, hein eta bietan,

 Herioak eztuela balioik ni baitan.

 

 11

 

 Leihorrak kurritu'tut'ta, itsasoa ere,

 Geldituko nuela agian hak bedere;

 Nik asarre nahi eta ororekin adiskide,

 Neretako berdin da, oi, edozoin bide.

 


inprimatu