inprimatu
Ezkondu berrieri
Izenburua:
Ezkondu berrieri
Sinadura:
L.A.V.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
L.A.V

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
856.zk.
Orrialdea:
4

Ezkondu berrieri

 

L.A.V.

 

 1

 

 Gazte bati entzuna, orai dut gogoan:

 «Nihoiz maitatu gabe bizian nindoan,

 Etxeko ta herriko izanik ondoan

 Bazterrera utzi tut, maitasun gabean».

 

 2

 

 Maitatzen ez duenak, izanik bizia,

 Harek du irrixkatzen laster eihartzia!

 Maitasunak baitauku emaiten bizia,

 Mundura sortuz geroz, zor da maitatzia!

 

 3

 

 Jaunak egin baigitu zorionerako

 Bai ta betiereko atsedenerako

 Egun haren nahia guk bete beharko

 Salbatzea seurtatzekotz egun ta biarko.

 

 4

 

 Amodiotan sar daike edonorekilan

 Norbaitekilan edo Jainkoarekilan.

 Dena den bearrena dago maitatzean

 Jaunak bere har gaitzan biziz aldatzian!

 

 5

 

 Espos biak gaztiak elgarretaratzen,

 Zorion haundirekin-nik ditut ikusten.

 Jainkoaren graziak nasaiki jaus diten

 Guzien izenian deraikot galdatzen.

 

 6

 

 Espos gazte maiteak, joanen zarezte,

 Luza gabe Kalifornin, izain baitzirezte

 Haurride, adixkide, herritar ta beste,

 Den denak utzirikan, urrunduren zizte.

 

 7

 

 Ezin bizia zaiku herri untan sartu

 Dozenako familiak, etxeko, bat aski du

 Bertze guziek bear etxetik urrundu

 Herrialdeko lana baitzaiku bakandu.

 

 8

 

 Etxe ta erriaren uztea da neke

 Elgartean delarik maitasun ta bake.

 Zuen berriz ikustea, zinez nahi nuke,

 Zuen bien beharra herriak bailuke.


inprimatu