inprimatu
Sabel min!
Izenburua:
Sabel min!
Sinadura:
L., S.-E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
L., S.-E

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1338.zk.
Orrialdea:
5

Sabel Min!

 

L., S.-E.

 

 1

 

 Zenbat zahar baden

 etxen behar zenik.

 Zenbat zahar omen

 bere ber, bakarrik.

 Zenbat zahartegi

 eder eta gori

 Kanpoz darioten

 lore eta argi...

 

 2

 

 ...Zaharren barnean

 ilun ta gordea,

 Zahar bihotzean

 nigar eskualdea

 Bizi undarrean,

 ta bizi oraino,

 Eta bizi nahi,

 biziak dirauno.

 

 3

 

 Zenbat ihauteri

 zahar minez doan

 Irri zomorroa

 bisai aitzinean.

 Zenbat zahartegi

 zer dut nik gogoan1

 Zenbat zahartegi

 etxalden ondoan!

 

 4

 

 Zenbat biharamun

 bezpera gabeko.

 Zenbat lotsa bide

 ihardokitzeko.

 Zenbat zor ukatu

 bihotz izpi gabe,

 Eta zenbat kontu

 haurrek, bizitzeko.

 

 5

 

 Zenbat goxotasun

 bildu ez dugunik,

 Zaharrak hobendun

 atorra emanik.

 Zorigaitza egun

 merezi hik ta nik,

 Zakurra etxen dun

 aita igorririk!

 

 6

 

 Zenbat eguberri

 amestu biharko

 Eta zenbat Ğmagoğ

 zakurrekilako

 Zenbat ama bular

 oi, saindu gutizi!

 Haur musuez bihar

 

 hil nahi, ta bzi.


inprimatu