inprimatu
Bigarren alaba
Izenburua:
Bigarren alaba
Sinadura:
L., J.-B.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
L., J.-B

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1013.zk.
Orrialdea:
3

Bigarren alaba

 

L., J.-B.

 

 1

 

 Aspaldi huntan aro txarra ta bihotza jartzen da trixte;

 Egun goibelak izaten dira berdin batto edo beste

 Gure etxian zorionian halako baita suerte

 Alabatxo bat sortu berria, ta jadanik denek maite.

 

 2

 

 Bigarren nexka etorri dauku semea nahi nuena

 Agian horrek eginen ahal daut semearen ordaina

 Balin badu-re horrek izana bersulariko dohaina

 Ariko gira batek kantu-ta bertziak eginez lana.

 

 3

 

 Gure etxian kontentu daude ama bai-eta amatxi

 Horren aiduru ginauden oro jin aitzin naia ikusi

 Aingeru hori iduri kasik zerutik zaukula jautsi

 Orai eskualdun gisan haur hori girixtinoki nai hazi.

 

 4

 

 Gu zorionez igeri gaude loriazko mementoan

 Orai egunak ta berdin gauak beti gurea gogoan

 Geroko esperantza guzia emanik horren ondoan

 Bertsu hauk kantatzen ditut orai bera harturik besoan.

 

 5

 

 Alabatxo hunentzat dut orai emaiten ene azkena

 Hori sortzean otoitzño hauxe bainuen nihauk egina

 Bataiatzean bere izena eman diogu Kriztina

 Zeruko amak beira dezala bere iduriko Birjina.


inprimatu