inprimatu
Gora ta gora, Irun, zure jai nagusiyetan
Izenburua:
Gora ta gora, Irun, zure jai nagusiyetan
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
777.zk.
Orrialdea:
[49]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gora ta gora, Irun, zure jai nagusiyetan

 

Aldave, Joaquin

 

 Banator berriz Irungo jayak

 al dan neurrin airatzera,

 ta noiz idazle kaxkarra izan

 alare nuan jartzera.

 Eziñ ixilldu agertu gabe

 erri t'arrotzen aurrera.

 Eman dezagun jayari, bada,

 al degun on dan arrera.

 Usaitua daukat t'ematen diot

 bikaiñ diraden tankera.

 

 Aurrena begik ikusi dute

 Program'ederra eskuetan.

 Ikusgarriyak ekartzen ditu

 apaña diran orriyetan.

 Irakur gaya mamiz betiak

 letzeko ordu galduetan.

 Ez dauka orri bai bakarrik ere

 jarririk an alperrikan.

 Libru eder bai dala Programa

 esan liteke egiyetan.

 

 Garagarrillari azken muturra

 bidez datorkiyonian,

 jakiña dago: Irun jartzen da

 alegre, umore onian.

 Oratuko da bizpairu egunez

 ezti gozo zorionian.

 Jarriko ditu apaiñ indarrez

 lorek balkoi ta kalian.

 Ez dira ugari faltako, noski,

 San Pedro aundi aldarian.

 

 Usario ederrak betetzen dira

 fedez eliz barrunian,

 bere Burua, San Pedro aundiya

 goragarri egunian.

 Kaleko fiestak ditugu gero

 egun oso ta gabian.

 Iñor ez dabill-ondo dakit ta

 iñunen gaitz ta kaltian.

 Anaitasuna agertzen zaigu

 Irungo gende elkartian.

 

 Berritzen dira urtero-urtero

 zimeldu gabe egundaño.

 Oitura garbi, zuzen bidiak

 irauten dute oraindaño.

 Asmo onakiñ ibilli ezkero

 dijuaz zuzen zeruraño.

 Zerutik bera jexten da gero

 onespena lurreraño.

 Zabalduko da zorion osua

 Irun maite erriraño.

 

 Garagarrillen azken eguna,

 San Pedro egun biyamuna,

 Marzial Obispu aundiyen jaya

 etortzen da guregana.

 Egun onetan goizetik arrats

 izango da zoriona.

 Erligio egiñtzak beteko dute

 beren artu ta emana.

 Ongi jartzia gorputz t'animez

 izango zaigu onena.

 

 Urrun zaudeten Irundar guztik,

 ¿nun daukazute gogua ?

 ¡Egun abetan modu berexiñ

 maite dezute txokua!

 Emengo berrik ongi jakiten

 jartzen dezute modua.

 Begiyak erne, biyotzak bero

 letzen zuen BIDASUA,

 ta gero denak-uste detenez-

 al dan ona otordua.

 

 Badira egitan beste maitale

 -ta ez noski otzarenak-

 "gero arte" esan ta alde egiña

 eta zorion diradenak.

 Ayek ditugu bitartekotzan

 gure lagun maitienak.

 Ayek ditugu-berriz esan ta-

 gure ongiegillienak.

 Ayentzat bitez oraiñ ta beti

 gure otoitz sutsuenak.

 


inprimatu