inprimatu
Amets batean xori
Izenburua:
Amets batean xori
Sinadura:
L. S.-E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
L. S.-E

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1167.zk.
Orrialdea:
5

Amets batean xori

 

L. S.-E.

 

 1

 

 Egin dut amets bat, hain arrado baitzen.

 Beti iraun zezala, nahiko bainuen

 Nere gorputza betan, xori bilakatzen

 Eta bi hegal kolpez, hurbil aingeruen.

 

 2

 

 Izaitea xoriño, zer zen ez nakien

 Lagun berriak neri, behaka bazauden

 Xaramelan ta xixtuz, pollitak bazien!

 Oi! xorien bizia, zenbat ederra den.

 

 3

 

 Pean lanoak ari, urratu beharrez

 Horra hor! Aberria, urretan iratzez

 Urtxo basak alhan haitzetan ezkurrez

 Eta erreztun harri, Hazparne! nolaz ez?

 

 4

 

 Gainean iguzki ta, ere zeru urdin

 Lurrak aldiz ihaurgi, xinaurri ta burdin

 Burdina den lekuan, xinaurriek hain min

 Nun intzirak jin diren, nitarat zoin samin.

 

 5

 

 Europa naukan hor, begien meneko

 Xinaurri gaixoeri, eman nik behako

 Tripa ttorropil dute, begiak erixko

 Khetan hauturik gabe, ote sekulako?

 

 6

 

 Urrunxago Afrika, ikusi dut betan

 Xinaurri xuriak, belxatu par hortan

 Ama dohakabe bat, umea altzotan

 Bular ximurtu eta, agorraren puntan.

 

 7

 

 Ezin iretsiz hori, noa hegaldaka

 Indietan xinaurri, mugetan tropaka

 Gosete, izurriter, ihes, zer ateka!

 Jadanik ezin bizi, orai elgar hilka.

 

 8

 

 Hego Ameriketan, panpa! preso! tiro!

 Xinaurriak burrunban, elgar zoin hastiro.

 Beti zonbeit aseak, gose gehiago

 Eta ni bake-xori, gostuan beha, lo!

 

 9

 

 Ohantzetik hurbil, agertu bi begi.

 Dirdiran giltza-petik, laminen alegi.

 Izarrak bezala, ilun-pean argi.

 Azkatasuna sortzen, ziloa jauregi.

 

 10

 

 Ametsak lukinkaz, nik bake geroztik

 Eliza xoriak zer du xinaurritk

 Argitu denean neun ez itzalik

 Halere artetan, nekez dut loa, nik.


inprimatu