inprimatu
Soldado "Biziaz"
Izenburua:
Soldado "Biziaz"
Sinadura:
Luro, Jean-Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Luro, Jean-Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
348.zk.
Orrialdea:
4

Soldado "Biziaz"

 

Luro, Jean-Pierre

 

 1

 

 Gain deliberatu dut koblaka hastea,

 Naizelakotz bethiko eskualdun gaztea:

 Algerian naizela orai du urthea;

 Zuren denbora dago enetzat bethea. (Trala-la}.

 

 2

 

 Jadanik primadera heldu da ederki.

 Lorek ere dituzte, begiak ideki:

 Guretzat ere hori, izanen hobeki.

 Odei ilhunen partez; baitugu iruzki!

 

 3

 

 Martcho ilabethea, hasi den pundutik,

 Iruzkia hasi da berotzen zerutik...

 Nola sasoin ederra, tcharraren ondotik,

 Gu ere jinen gira laburzki hemendik!

 

 4

 

 Leku huntako bainaiz arras plankatua,

 Lau ilabethe huntan, kozinan sarthua,

 Eskualdun lagun bat dut, hura nolakua,

 Anas famatua da, maite chahakua!

 

 5

 

 Egunak hasirikan jadanik luzatzen,

 Ni ere cherbitchuan ari eneatzen.

 Ene lagunek ere ber gauza pentsatzen;

 Eta libratzerikan ez dute aiphatzen!

 

 6

 

 Gu Algerian eta, bakarrak Frantzian.

 Bethi daude nigarrez plazer-gutizian.

 Ilabethe guziez dirare etchian.

 Ez dakite zer chanza daukaten bizian!

 

 7

 

 Duela zonbait aste, izan naiz Frantzian: .

 Nere etchean eta sort-herri maitian,

 Soldaduak badira nun nahi bidian,

 Etcherat doatzinak, sarturik treinian!

 

 8

 

 Hamabortz egun ditut gochoki pasatu.

 Burhaso lagunekin ederki gozatu.

 Maite, pollita ere, han dut elkakatu;

 Denak untso utzirik airos naiz partitu.

 

 9

 

 Iruzkiaren pean estimuz itzala;

 Laguneri erran dut behar den bezala:

 «Orhoit zaizte, lagunak, klasako girela

 Ta ichtantean «killa» guretako dela!».

 

 10

 

 Hemen guziak gira ber moldean bizi.

 Jinko laguntzarekin ez gaitezen izi.

 Ez da behar sekulan den kuraya utzi,

 Huntan kitatzen zuztet, deneri goraintzi!


inprimatu