De la Salle'tar Juan Bautista deunari. Aintza orain eta beti
Aldabe, Joakin
Maiatz loratu illen erdian
apaindutako aldarian,
ospatzen degu santu aundi bat
zorion dagona glorian.
San Juan Bautista La Salle'tarrak
argitu zigun lurrian.
Oraiņ daukagu jargoi lekuan
Santu aundien parian.
Arzazu abesti sutsu bizia
kristau guztin izenian.
Irakurri det zure bizitza
ta egiz nago arrituta.
Zeukazun ziaro zure biotza
maite labetan sututa.
Umetxoak...! Zenbat maite zituzun;
zeuden dana erotuta!
Kristau eskolak ongi dakie
ta egon litezke poztuta
olako Aita, Aita aiņ una
Jainkuen eskutik artuta.
Zure argia etzan itzali
zarturik il ziņanian.
Oņ ordez biztu ziran berriak
munduko arrats illunian,
agurgarriak, maitagarriak
nun-nai ludi zabalian.
Sendi bikaiņa, zugaitz galantak
bere adarren gaiņian
gazterik asko babestu ditu
kristau bizitza pakian.
Egoki esana ta egi sundia:
Zerura umek zuzentzia,
beren arimak ongi moldatuz...
Auxen da emaitza biltzia!
Auxen da egitan, nere anaiak,
naitasuna zabaltzia.
Maite indarrez artu zun Kristok
Kalbarioko bidia.
Gizon gaidua gaizkatzia-gatik
il zan Aitaren Semia.
Erri bakoitzak izan lezazken
ontasunik bikaiņenak
ez dira urria ta ez zillarra
erraz galtzen diradenak.
Kristau arimen osotasuna
beti irauten dutenak
geigo balio dute guretzat;
aiek ditugu obienak.
Guazen laxterka bere atzetik,
jarriz asmo beruenak.
Zuek, anaia La Salle'tarrak,
Irungo urin zaudetenak,
ari zerate eskol lanetan
hiltzen irutu mardulenak.
Irungo erriak eskertzen ditu;
artu bere goralpenak.
San Juan Bautista La Salle'tarra,
zuretzat gure omenak;
gure biotzak gordetzen ditun
gozo diran oroimenak.